argia.eus
INPRIMATU
Argazki bilduma
‘Txiki’ eta Otaegi omendu dituzte Katalunian
  • Irailaren 27an bete ziren 43 urte Juan Paredes Manot Txiki`` zarauztarra, Anjel Otaegi azpeitiarra eta FRAPeko José Huberto Baena, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez fusilatu zituztela. Euskal Herrian ezezik, Kataluniako Cerdanyolako Can Catá basoan, 'TXiki' hil zuten lekuan ere omenaldia egin zuten.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 02a
Argazkia: Oriol Clavera

Cerdanyolako udaletxeko plazatik irten da martxa, eta Txiki fusilatu zuten tokiraino egin dute bidea. Han, omenaldia egin diete Frankismoak hil zituen azken bost militanteei. Txikiren senideez gain, zenbait ordezkari politiko ere izan dira tartean, Espainiako Kongresuko ERCko parlamentari Joan Tarda eta CUPeko kide David Fernandez.

Oriol Claveraren argazkiak: