Benegas PSOEko buruzagi historikoa hil da

  • Jose María, “Txiki” Benegas (Venezuela, 1948ko uztailak 25) PSOEko kide historikoa hil da 68 urterekin gaixotasun luze baten ondoren.


2015eko abuztuaren 25an - 13:49
68 urterekin hil da Txiki Benegas.

Jose María Benegas PSEeko buru izan zen Espainiako trantsizioa eta ondorengo urteetan. 80ko eta 90eko hamarkadetan PSEk eta EAJk izan zituzten koalizio gobernuetako bultzatzaile nagusienetakoa ere izan zen.

Frankismoaren bukaerako PSOEko buruetakoa zen eta 1977an izendatu zuten PSEko idazkari nagusi. Postu horretan jarraitu zuen 1988 arte, Ramón Jauregik bere lekua hartu arte. Harrez geroztik, alabaina, kide garrantzitsua izan da PSE-EEn –2003 arte lehendakari– eta duela oso gutxi arte jardun du aholkulari lanetan. Legealdi batean izan ezik beti izan da Espainiako Diputatuen Kongresuko parlamentaria.

Felipe Gonzalezen garaian PSOEko ‘hirugarrena’ zen, Gonzalez bera eta Alfonso Gerraren ondoren, eta 1984tik 1994ra PSOEko antolakuntza idazkaria izan zen. Luis R. Aizpeolea kazetariak jakinarazi duenez, Felipe Gonzalezek bitan eskaini zion ministro izatea, 1982an eta 1991n, baina Benegasek nahiago izan zuen alderdi kontuetan jarraitu. PSOEren barneko Gonzalez-Gerraren arteko lehian bitartekari lanetan aritu zen, baina arrakasta handirik gabe eta Gonzalez ordezkatzeko lehian Gerraren aldekoen apustu egin zuen.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSE-EE
2024-03-08 | Axier Lopez
Eneko Andueza
"Ni ez naute inoiz pilota edo borra batekin jo, mugimendu horietan ez naizelako sekula egon"

PSE-EEko lehendakarigai Eneko Anduezari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian eta bere "konfiantza" adierazi dio Ertzaintzari azken asteotan eragin dituen karga eta zaurituen harira.


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Amurrioko Udaleko euskara teknikari lanpostua ezabatu dute EAJk eta PSEk

Arlo soziokulturalerako teknikari batek bere lanaldi erdia euskararekin lotutako gaiei eskaintzen dizkio, euskara teknikaria izan gabe. Amurrion euskararen normalizaziorako giza baliabideak "nahikoak" ez direnez, euskara teknikaria behar dela aldarrikatu du Aiaraldeako... [+]


2023-07-27 | Jon Torner Zabala
Espainiako Etxebizitza Legearen ingurukoek EAJ eta PSEren arteko desadostasuna azaleratu dute

Espainiako Etxebizitza Legearen aurkako helegitea aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, EAEren eskumenak "urratu" dituelakoan. PSE-EEko sailburuak erabakiaren kontra agertu dira.


Eguneraketa berriak daude