argia.eus
INPRIMATU
Txibitek errepika dezake formula, EH Bilduk baimentzen badu
  • Eskuineko blokearen botoak batuta, 21 izango lirateke; ez lukete gaindituko PSNren, Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroaren gobernu bat, betiere EH Bildu abstenitzen bada.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko maiatzaren 29a

[[hauteskundeak grafikoak estua 2023 M28 nafarroako-legebiltzarra]]

%90 zenbatuta dagoenean, UPNk 15 eserleku eskuratuko lituzke Nafarroako Legebiltzarrean, 2019an baino 5 gutxiago (PPk jasoko lituzke 3 eserleku, eta VOXek 2).

Bigarren indarra PSN izango da ordura arte zituen 11 ordezkariak mantenduta, baina ezkerreko blokeak indarra hartuko du EH Bilduren igoerari esker. Izan ere, bi ordezkari gehituta, 9 edukiko lituzkete subiranistek; Geroa Baik galdutako biak, segur asko.

Beraz, ezkerreko eta eskuineko blokeak bananduta, gaur egungo formula errepikatzeko moduan egon daiteke PSN. Izan ere, UPN, PP eta VOX elkartuko balira, 21 eserleku izango lituzkete; aldiz, beste aldean, PSNren ordezkariak Geroa Baiko 7ei eta Zurekin Nafarroaren 2ak batuta, 21 lirateke. Giltza, ezinbestean, EH Bilduk izango du. Txibiteren inbestiduran berriz ere abstentziora jotzea aukera bat da.