TXETXENIAKO GENOZIDIOA EZ DU INORK IKUSI NAHI


2002ko irailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11:59
Europako lotsagarrikeria, horra zer den hitz batean egunero Txetxenian gertatzen dena. Trajedia horretaz europarrok dugun axolagabekeriak besterik adierazten duen arren, Txetxenia Europa baita. Asiarekiko mugan dago, baina barrutik. Herrialde hartaraino iritsi zen Alexandre Dumas idazle frantsesak "Kaukasoko frantziarrak" deitu omen zien Kaukaso mendien eta Kaspio itsasoko lautaden artean bizi diren txetxeniarrei. Balkanetako trajedia hain hurbil sentitu eta azkenean -berandu izanik ere- mugitu egin zen Europa hau, mutu eta itsu ageri da Kaukason errusiarrak burutzen ari diren genozidioaren aurrean. Musulman eta europar izan daitekeela (Europar Batasunetik oso kilometro gutxira bizi diren bosniarrekin ikasi genuela zirudien) ez zaigu oraingo buruetan sartu, antza. Eta hamarkada batean bere populazioaren %10a suntsitu dioten gerra zikin eta ikaragarri batean odolusten da Txetxenia, barne tirabirek, mafiak, petrolioaren inguruko interesak eta Errusiak eman dion paper geoestrategikoak harrapatuta. Aste honetako ARGIAk leku zabal bat eskaini dio sarraski lotsagarri honi. Irakurtzeko: - Txetxeniako genozidioa ez du inork ikusi nahi - Petrolioa... eta geoestrategia puska bat. - Lekukorik gabeko gerra: herritarrak zigortu. - Kaukasoko hizkuntza zaharren arteko bat da txetxeniera. Beste zenbait lotura: - Chechen Republic On Line. Txetxeniar independentisten gunea. Daudenetan, argazki eta informazioz osoena. - Chechnya Information Channel Gune independientea. Aberatsa baina ondo eguneratu gabe. - Chechnya Free.Ru. Txetxeniar errusiazeleen eta errusiarren ikuspegia biltzen du. - Kafkas Vakfi. Egoitza Istanbulen daukan Caucasus Fundazioarena. Kaukasoko herrietako informazio eta dokumentazio aberatsa. - Kavkas Center, informazio agentzia txetxeniar islamista, informazio oso eguneratuarekin. - Human Rights Watch erakundeak Txetxeniarren kontra egiten diren giza eskubide urraketen informea eskaintzen du. - Memorial, giza eskubideen aldeko erakunde errusiarra. Gai honetan lan handia egiten du. - Comité Tchétchénie de Paris. Munduko beste elkartasun taldeekiko loturak ere eskaintzen ditu. Pello Zubiria pzubiria@argia.eus

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txetxenia
2011-12-05
Irregulartasun salaketa artean, aise irabazi ditu Putinen alderdiak Errusiako hauteskundeak

Atzo egin ziren Errusian legebiltzarra hautatzeko hauteskundeak. Hautatzekoak ziren parlamentuko 450 diputatuetatik 238 lortu ditu Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak -Errusia Batuak-. Aurreko hauteskundeekin alderatuta 77 aulki galdu ditu. Komunistak izan dira... [+]


2011-07-05
Txetxeniako nork hil zuen Natalia Estemirova?

Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen Estemirovaren... [+]


Eguneraketa berriak daude