Txetxeniako egunkari bat itxi dute bertako kazetari batek Putini galdera egin ostean

  • Txetxeniako Put Kadyrova (“Kadiroven modura”) egunkaria itxi dute bertako erakundeek, hedabideko erredakzio buruak Errusiako presidente Vladimir Putinek urtero egiten duen prentsaurrekoan bi galdera egin ostean. Lehen galdera Kaukaso iparraldeko ezegonkortasunari buruzkoa zen, eta bestea Errusia mailako irrati bati egin dizkioten murrizketei buruzkoa.


2012ko abenduaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
‘Put Kadyrova’ egunkari txetxeniarra.

233grados.com webgunean jaso dute albistea, eta bertan azaldu dutenez, presidenteak bi galderak gainetik erantzun zituen eta gainontzeko kazetari errusiarrek bestelako gaiak jorratu zituzten, beraz, galderok arretarik deitu gabe pasa ziren.

Halabaina, harridura hurrengo egunean etorri da (abenduaren 23an), Txetxeniako autoritateek egunkaria ixteko agindu dutenean. Put Kadyrova egunkariaren izena, egungo Txetxeniako presidentearen aitaren erreferentzian jarrita dago, eta haren seme Ramzan Kadirovek salatu duenez, bere aitaren baimenik gabe jarri zioten izena. Horrez gain, “galdera probokatzaileak” egin izana ere gaitzetsi du, nahiz eta gaineratu duen itxiera ez dela zentsura kasu bat. Egunkaria gutxietsi du presidenteak, eta ziurrenik beste izen batekin irekiko dutela esanez jarraitu.

Testuingurua labur

Akjmad Kadirov aita. Presidente ohia traidoretzat dute independentista txetxeniar askok, Txetxeniako lehen gudan insurgenteen aldean borrokatu baitzuen, baina bigarrenean, errusiarrei bere babesa eman eta hauekin borrokatu zuen. Bigarren guda honetan, Txetxenia nolabait kontrolatzea lortu zutenean, presidentegai aurkeztu zen 2003an lortu zuen postua. Nazioarteko hainbat begiraleek hauteskundeetan irregulartasunak izan zirela salatu zuten. 2004an hil zuten auto bonba batekin Groznin. Egun, bere semea da presidentea eta Errusiarren interesak defendatzen dituela esan daiteke.

Ramzan Kadirov semea. Aitaren zerbitzu militarretan zaildu zen. Egun errepublikako gizonik aberats eta boteretsuena dela diote. Bere milizia pribatua du eta Kadyrovtsy izenez dira ezagunak. Talde honek hilketak eta bahiketak egiten dituztela salatu dute zenbait giza eskubideen alde lan egiten duten GKEk, tartean Human Rights Watch-ek. Putinen babes osoa du eta Errusiako Heroiaren medaila du, Errusiako titulo honorariorik altuena. Lurraldera estabilitatea eraman izana aldarrikatzen du.

Tortura Txetxenian. Independentista txetxeniarrak sistematikoki torturatzen dituztela salatzen dute gaiarekin lanean dihardutenek. “Txetxenian atxilotzen bazaituzte, torturatuta izateko arrisku erreal eta berehalakoa duzu. Eta oso aukera txikiak daude zure torturatzailea sekula epaituko dutenik”, dio Human Rights Watchek herrialde honi buruz.

Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik hartua da. Bertan, estaturik gabeko nazioei buruzko informazio gehiago topatuko duzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
2024-03-18 | ARGIA
Putinek orain arteko emaitzarik onenak lortuta irabazi ditu Errusiako hauteskundeak

Errusiako hauteskundeetan, Vladimir Putin presidenteak botoen %87 lortu du eta agintean izango da 2030era arte. Putinek adierazi du Navalni trukatzeko ituna egina zuela oposizioko kidea hil baino egun batzuk lehenago.


ANALISIA
Ukraina EAEko kanpainan

Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]


2024-02-23 | Gedar
Errusiari zigor gehiago ezarriko dizkio Europar Batasunak

Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren kontrako hamahirugarren zigor-sorta adostu du Europar Batasunak. Orain arteko zabalenetakoa da, eta aurrenekoz barne hartzen ditu Txinako enpresak ere.


Gotorlekurik zaharrena

Siberiako taigan duela 8.000 urteko gotorlekua topatu dute Berlingo Freie Universitäteko ikerlariek, inoizko zaharrena. Gotorlekuak Iraultza Neolitikoarekin batera iritsi zirela uste izan da luzaroan, nekazaritzak komunitateak egonkortzea ekarri zuelako.

Baina duela... [+]


Eguneraketa berriak daude