Txernobyldik Fukushimara foruma (2012): biltzarraren akta baliosak liburuan bildurik

  • Osasunaren Mundu Erakunde (OME) independente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu zuen 2012ko maiatzean: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Orain liburu batean bildurik eskuratu daitezke hango hitzaldi, mahai-inguru eta gainerako dokumentazioak, frantsesez bezala ingelesez; otsailaren 16a arte da liburua eskatzeko epea.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2013ko otsailaren 11
Fukushimakoa hasi eta ia bi urte beranduago, ez da gainditu erradioaktibitatearen eraginen inguruan zabalduriko 'omerta'.

Independent WHOren helburuak eta ekintzak azaldu zituen ARGIAk 2008ko martxoan “Txernobilgoaren ondorio larriak estaltzeko konplota” kronikan. Erakunde horrek Txernobylgo hondamendiak herritarren artean ekarritako kalteak serioen analizatu dituzten espezialistak eta Japoniatik iritsitakoak bildu zituen Geneban eztabaidatzeko Fukushimako hondamendiak ekarri eta ekarriko duenaz. Horien artean daude Alexey Yablokov eta Alexey Nesterenko Txernobylgoaren kalteez orain arte egin den ikerketarik zabalenaren egileak. Baita Bandazhevsky senar-emazteak ere; Bielorrusiako gobernuak luzaz espetxean eduki zuen Yuri Bandazhevsky, ARGIAn “Ez maitatu gehiegi Txernobylek maitatuko duen jendea” artikulua merezi izan zuena. Han izango dira Busby doktorea, CRIIRADeko Desbordes eta Japoniatik espreski hurbilduko diren aditu kritikoak.

Geneban entzundako lekukotasunen garrantzia honela laburbildu du Pierre Fetetek Fukushima-over-blog gunean: Txernobylgo katastrofeaz geroztik 26 urte paseak direnean, Fukushimakoa hasi eta ia bi urte beranduago, ez da gainditu erradioaktibitatearen eraginen inguruan zabalduriko 'omerta' [mafiak ezarritako isiltasuna] eskandalagarria. Fukushimako eskualdean gero eta jende gehiago gaixotzen da, haurrak batez ere. Txernobylgo biktimekin gertatu bezala, herritarrak, medikuak eta zientzialari independenteak behartuta daude elkarlanean aritzera, ikusirik Osasunaren Munduko Erakundea bezalako nazioarteko erakundeen hutsuneak; OMEk, Txernobylgo istripuarekin izan duen arren aukera erradiazioen kalteez ikasteko, oraindik segitzen du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin 1959ko maiatzaren 28an sinatutako akordioaren morroi".

Suitzako 25 frankotan (20,3 euro) etxera bidaliko dizute liburua paperean, Independent WHOren orri honetan eskatuta.

Kanal hauetan artxibatua: Fukushimako istripua  |  Japonia

Fukushimako istripua kanaletik interesatuko zaizu...
Fukushima + 5: gobernuak istripuaren arrastoak ezabatu nahi ditu Tokioko Olinpiar Jokoetarako

Japoniako gobernuari gogaikarri zaio Fukushimako istripu nuklearraren aipamen oro, 2020an antolatu behar dituen Olinpiar Jokoetara mundu osoko jendeak erakartzeko: hurbildu nahiko ote dute erradiaktibitatez kutsatutako lurralde batera? Nola kendu beldurra jendeari kutsadura ezabatzeko orain arteko sistema guztiek porrot egin badute? Oroimena bera ezabatzeari ekin diote agintariek, bost urte geroago Fukushimako istripuaren eta bere ondorioen jarraipen zorrotza egiten duen Fukushima... [+]


Fukushimako zentraleko zuzendaritzari kargu kriminalak egotzi dizkiote

Greenpeacek biktimentzako urrats garrantzitsutzat jo du, eta eskatu du Japoniak guztiz baztertzea energia nuklearra.


2016-02-26 | Unai Brea
Garo˝a irekitzekotan Endesa eta Iberdrolarekin kontratua eteteko konpromisoa iragarri dute hainbat eragilek

24 erakundek (alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak...) eta bederatzi norbanakok Garoñako berriro irekitzearen aurkako manifestua aurkeztu dute Bilbon egindako ekitaldian. Adierazi dutenez, zentral nuklearra berriro martxan hasiko balitz Iberdrola eta Endesarekiko kontratuak etengo lituzkete, hala nola energia nuklearra saltzen duen beste edozein konpainiarekikoak.


2015-08-11 | Joxerra Aizpurua
Lobby nuklearra arnasa hartzen ari da

Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketaren urtemugarekin batera Sendai-ko zentrala berrireki dute.


2015-08-02 | Joxerra Aizpurua
Fukushimaren inguruko isiltasuna gainditzen

Arnold Gundersen ingeniari nuklearrak Fukushimaz dituen iritziak behin baino gehiagotan jaso ditugu zientziari buruzko atal honetan. Fukushimako leherketaz ia inork hitz egiten ez duen honetan, Gundersenek hitz gutxitan laburbildu du hango egoera.

Batetik, ingeniari estatubatuarrak gogorarazi du zentraleko 1, 2 eta 3 unitateak kalte izugarriak jasan zituztela eta egun zuloz beteta daudela. Zulo horietatik etenik gabe ari da ura isurtzen eta lurrazpiko urekin nahasten. Ur kutsatuaren zati... [+]


2015-06-28 | Joxerra Aizpurua
Fukushiman lanak atzeratzen

Gero eta informazio gutxiago heltzen zaigu Fukushimako zentral nuklearraren egoeraz. Berriki, hainbat kazetariri inguruko menditxo batetik zentrala ikusteko aukera eman diete; aldi berean, TEPCO enpresa kudeatzaileko teknikarien azalpenak jaso dituzte.

Kazetariei emandako informazioaren arabera,  zentralean 10.000 langiletik gora ari dira garbiketa eta kontrol lanetan. Sei guneetako batean txapela edo estalkia jarri nahian dabiltza; etenik gabe gune horietako bihotzetara ura botatzen... [+]


2015-03-29 | Joxerra Aizpurua
42 milioi pertsona erradioaktibitatearen pean

Martxoaren 11n lau urte igaro ziren Fukushimako zentrala lehertu zenetik eta, dagoeneko, hango berrien jarioa ez da aurreko urteetakoa bezain emankorra. Oraingoan, zientziari eskainitako atal honetan, gogora ekarri nahi ditugu Txernobyl eta Fukushimaren eragin eremuan bizi diren 42 milioi pertsonak eta beste izaki bizidunak. Neurri handiagoan edo txikiagoan erradioaktibitatearen menpe dagoen lurraldea 20.000 kilometro koadrotik gorakoa da bi gune horietan.

Bertako pertsona, animalia eta... [+]


Fukushima: ahaztea da berriz gertatu dakigun bide seguruena

Three Mile Islandekoa gertatu zen, Txernobylgoa gero, Fukushima herenegun… estatistikak ez du huts egingo eta ez dira hogeitabost urte pasatuko hurrengoa gertatu arte.


Fukushima+4: mundu osoan protestak hondamendia berriz gertatzea eragotzi nahian

Martxoaren 11n delarik Fukushimako istripu nuklearraren laugarren urteurrena, igandetik hasita aste osoan zehar ari dira burutzen mobilizazioak munduan zehar.


2015-03-01 | Joxerra Aizpurua
Partikula subatomikoak Fukushimako erregaia bilatzeko

Martxoaren 11n lau urte beteko dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik. Ikerlariak bat datoz historiako istripu nuklearrik kutsagarriena izan dela, baina ez dira ados jartzen izango dituen ondorioez. Orain arteko ondorioak ebaluatzea, berriz, zaila da, erradiazioak ez diolako momentuz isurtzeari utzi, nola airean hala uretan.

Fukushimaren kudeaketaz arduratzen den TEPCO enpresak zentrala desmuntatzeko 40 urtetik gora beharko zituela esan zuen; horrek nahiko garbi adierazten du... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude