argia.eus
INPRIMATU
‘Txarriboda’ thriller euskalduna zinema aretoetan da
  • Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako Txarriboda thrillerra ikusgai dago zinema aretoetan. Euskaraz grabatutako pelikulako aktore nagusiak Itziar Atienza eta Mikel Losada dira.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 10

Losadak Franen pertsonaia landu du filmean. Fran enpresa gizona hiltzaile moduan erakusten du filmak hasieratik, eta bere aurka, Atienzak antzezten duen Klara egongo da. Franek justiziarengandik ihes egiteko egindakoak ikertuko ditu Klarak misteriozko filmean.

Txarriboda filmaren trailerra: