Txapartegik salatutako torturak ziurtatu dituzte Suitzako bi adituk

  • Nekane Txapartegiren estradizioaren harira, bi adituk Txapartegik salatutako torturen inguruan sinesgarritasuna azaldu dute, Suitzako Le Temps egunkariari egindako adierazpenetan. Garak jaso duenez, kasu bakana ez dela azpimarratu dute, alegia, tratu txarrak ohikoak izan direla inkomunikazio aldian Espainiako polizia-etxeetan.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 21a
Txapartegi estraditatu ez dezaten eskatzeko irailaren 20an elkarretaratzea egin zuten Bilbon, Suitzako kontsulatuaren aurrean. (Argazkia: Ecuador Etxea)

Txapartegiren tortura salaketari sinesgarritasuna azaldu ez ezik Guardia Zibilak atxilotutakoekin izan ohi duen jarreraz ohartarazi dute Jean-Pierre Restellinik eta Gerald Staberockek. Auzitegiko medikua da lehena, Europako Kontseiluko kide ohia eta Torturaren prebentziorako Suitzako Kontseiluko lehendakari izandakoa. Staberock, berriz, Torturaren Aurkako Mundu Erakundeko idazkari nagusia da.

“Espainiako Guardia Zibilaren jardunbidea ezaguna da. Zoritxarrez, emakume gazte honen torturaren inguruan zalantza gutxi dago. Buruan poltsa, elektrodoak eta sexu biolentzia ohikoak izan dira”, azaldu du Restellinik.

Staberockek gaineratu du litekeena dela “Txapartegiren aurkako kondena torturapean lorturiko frogetan soilik oinarritutakoa” izatea, “eta hori da auzi honen arazoa: egia balitz, Suitzak ezingo luke estraditatu, zuzenbide internazionalaren aurkakoa litzatekeelako, baita Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren kontrakoa ere”.

Espainiaratzeko arriskua

2015eko apirilean atxilotu zuten Nekane Txapartegi eta Suitzako epaileek erabaki beharko dute Espainiaratzeko egindako eskariari jarraituko dioten ala Suitzan gelditzeko baimena emango dioten.

Txapartegi estraditatu ez dezaten eskatzeko irailaren 20an elkarretaratzea egin zuten Bilbon, Suitzako kontsulatuaren aurrean, Nekane Libre! plataformak deituta. Irailaren 24an manifestazioa egingo dute Bernan (Suitza), estradizio prozesua salatu eta Txapartegi berehala askatzeko aldarrikatzeko.

Kanal hauetan artxibatua: Tortura  |  Suitza

Tortura kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-05 | Anboto
Mural batzuen harira, Otxandioko Udala eta Estatuko delegazioa epaiketara doaz

Espainiako estatuak Euskadin duen delegazioak Ospital Kalen dauden pintada bi garbitzeko eskatu zion Otxandioko Udalari orain hile batzuk. Pintada batean tortura salatzen da eta, bestean, euskal preso eta iheslarien euskal herriratzea eskatzen da.


2017-09-28 | Xalba Ramirez
Iratxe Sorzabal euskal presoaren tortura salaketak ikertu arte ez du euroagindua onartuko Frantziak

Frantziako Estatuak Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dio Iratxe Sorzabal euskal presoari, 2001ean torturatu ote zuten jakiteko. Lehen aldia da Frantziako Estatuak euskal preso baten tortura salaketak ikertzeko eskatzen duela.


2017-06-26 | Ahotsa.info
Ion Arretxeri omenaldi sentikorra egin diote Errenterian

Bideo honetan ikus daiteke bere bizilagunek Ion Arretxe idazte eta zinemagileari Errenterian egindako omenaldia. Ion Arretxe martxoaren 17an hil zen birikietako minbiziaren ondorioz.


Jaione Karrera: "Tortura kasuengatik zazpi polizik deklaratu dute baina ia ez dute azalpenik eman"

Espainian justiziak torturararen ikerketari ematen dion garrantzia ongi ikus liteke Ander Maeztu Iruindarraren ikerketaz epaileak egiten dituen galderetan. Jaione Karrera gaztearen abokatua zazpi poliziaren deklarazio hartzean izan zen hilaren 23 Madrilen eta Euskalerria Irratian ematen du horren berri.

  


"Milaka torturatu egon dira baimentzen zuen sistema oso bat eraiki delako"

Auzitegi Konstituzionalak hala aginduta, ostegunean deklaratu du Eneko Compainsek; 2010ean atxilotu zuten, beste bost lagunekin batera, eta torturak salatu zituen. Zazpi urte pasa dira horrez geroztik.


Gervasio Gabirondo, Ertzaintzako zuzendaria: "Ertzaintzaren polizia-etxeetan ez da behin ere torturatu"

Ertzaintzak ez duela inoiz torturatu ziurtatu du Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak Euskadi Irratiko Faktoria saioan, eta Cabacas auzian korporatibismoz aritu direnik ukatu du.


Eneko Compainsen tortura salaketa berriro ikertuko dute epaitegiek

Auzitegi Konstituzionalak agindu du, Iruñeko Auzitegiak salaketa artxibatu ostean. Iruñeko Auzitegiak egin gabe utzi zituen diligentzia batzuk eta horiek egin beharko ditu.


PPk eta PSOEk torturengatik kondenatutako 39 polizia indultatu dituzte gutxienez

PP eta PSOEren gobernuek 39 polizia, guardia zibil eta mosso indultatu dituzte beren gobernuetan, Público hedabideak egindako kontaketaren arabera. PPk 26 agente indultatu ditu, eta PSOEk 13.


2017-04-06 | ARGIA
Barrenetxearen torturengatik epaitutako Guardia Zibilak absolbitu dituzte

Bizkaiko auzitegiak absolbitu egin ditu Sandra Barrenetxearen tortura-salaketengatik epaitu zituzten lau Guardia Zibilak.


Torturatuak izan ziren emakumeen testigantzek dardarka jarri dute Nafarroako Legebiltzarra

Torturak pairatu zituzten bost emakumek euren testigantzak kontatu dituzte asteazkenean Nafarroako Legebiltzarrean. Bost hamarkada ezberdinetan torturatu zituzten, baina antzeko testigantzak kontatu dituzte. Bertaratutakoek isilik eta hunkituta entzun dituzte lekukotasunak. Besarkada eta babes keinuen bitartez lagundu diote elkarri bost hizlariek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude