"Txantxiku Ikastolak egun honetarako jarririko aurreikuspenak bete ez, gainditu egin dira"

  • Antolatzaileak oso pozik agertu dira igandean Oñatin Kilometroak Jaiak eman duenarekin: "Egun biribila izan da, bikaina". Eta bertaratu diren guztiei eta eguna arrakastatsua izan zedin lan egin duten boluntario guztiei esker ona adierazi diete.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 25an - 12:58

"Txantxiku ikastolak eskerrak eman dizkiete euren proiektua babestera hurreratutako guztiei eta eguna biribila izan zedin lan egin duten boluntario guztiei. Egun biribila, bikaina izan da, gaur, Oñatin, ospatu den Kilometroak jaia. Bertaratu diren milaka ikastolazalek Oñati bete dute, eta Txantxiku ikastolaren proiektuak aurrera egin dezan bultzada handia eman diote", adierazi dute.

Era berean, egun bikaina izateko osagai ugari zituela jaiak gogorarazi dute: "Askotariko kultur eta ikuskizun eskaintza, gazteentzako Erronka lehiaketa, artzain txakur txapelketa, jateko eta edateko gune ugari, jolasteko espazio handiak. Horri guztiorri eguraldi bikainak lagundu dio. Eta jendeak bikain erantzun du".

"Normaltasuna eta aparteko giroa"

Aipatzeko gertakaririk ez dela izan gaineratu dute: "Aitzitik, dena normaltasunean eta giro bikainean igaro da". Zirkulazio arazorik ere ez dela izan esan dute: "Arazo bakarra Legazpin izan da, goizean autobus zerbitzuak ez duelako behar bezala funtzionatu. Behar baino denbora gehiago zain egon behar izan dutenei barkamena eskatu diete antolatzaileek".

Oñatiko paraje ederrez gozatzeko aukera eskaini gura izan diotela bisitariari ere adierazi dute: "Zirkuituan zehar egokitutako lau guneetan jende mordoa egon da uneoro eta antolakuntzak prestatutako egitarau zabal eta askotarikoa arrakastatsua izan da. Dena espero bezala joan da eta ordutegiak errespetatu dira. Kontzertuak oso jendetsuak izan dira. Kale animazioa ere orekatua izan da, eta uneoro egon da proposamenen bat, kaleak alaitzen".

Eta datu batzuk eman gura izan dituzte: 1.600 lagun antolakuntza lanetan "urtean zehar horrenbeste landutako auzolanaren emaitza"; 180 karabanatik gora "aurreikuspen guztiak gaindituta"; 750 bizikleta unibertsitatean egokitutako aparkalekuan, "bizikletaz joateko egindako deiari sekulako erantzuna emanaz debagoiendarrek".

Albiste hau Goienak argitaratu du, Mirari Altubek jorratutakoa da, eta ARGIAra ekarri dugu CC lizentzia baliatuta

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kilometroak
Zortzi ikastolari aitortza egin diete euskal kultura muga inguruetan bultzatzeko egindako lanarengatik

Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.


2022-10-03 | ARGIA
Kilometroak jai parte-hartzailea egin dute Ibarran

Kilometroak Ibarran ospatu dute urriaren 2an, "Irribarra" lemapean. Aurtengoaren berezitasuna izan da eremuak ez dituztela adinka bereizi eta ez dela kontzertuen gune bakar bat izendatu, eta jolas zein kirol aukera zabala izan dela. Horrekin, festa giro... [+]


2022-09-27 | ARGIA
Eraldatuta dator Kilometroak jaia

Ohiko guneak goitik behera aldatu ditu Kilometroak jaiaren aurtengo edizioak, hitzaldiak ere antolatu dituzte urriaren 2 honetarako eta ezusteko bat baino gehiago prestatu dute. “Jai parte-hartzaileagoa” izango da, “aldarrikapenari toki handiagoa emango... [+]


2022-03-16 | Leire Artola Arin
Hamaika irribarre Ibarrako Kilometroak jaiaren bueltan

Infinitu irribarra egitasmoa aurkeztu dute aurtengo Kilometroak Ikastolen aldeko festaren berrikuntza gisa: irribarrez ateratako argazkiak webgunera igotzera animatu dituzte herritarrak, irribarreen mapa bat osatzeko. Ibarran ospatuko den jaiari atxikimendua emateaz gain,... [+]


Eguneraketa berriak daude