Txantxarreka gaztetxea ere arriskuan Donostian?

  • Donostiako Antigua auzoan dagoen Txantxarreka gaztetxearen baldintzak berrikusi nahi ditu Udalak. Aurreko udal gobernuak, 2013an lagapen baten bidez utzi zien Villa Alegria eraikina auzoko gazteei, hauen urteetako aldarrikapena izan ostean. Bi urte zeramatzan hutsik. Egun hainbat dira gunea erabiltzen duten eragileak.


2015eko urriaren 15an - 11:27

Asteazkenean Diario Vasco egunkarian Aingeru Munguiak jaso duenez, EAJ eta PSEko Udal gobernuak lagapenaren klausula aldatu nahi du. Gaztetxeko kideek ez dute baloraziorik egin nahi izan.

"2011an hasi ginen gaztetxea lortzeko bidea egiten, Marasma Saretzen ekimenaren baitan auzoko gazteen diagnostikoa egitearekin batera. Beste bide batzuk aztertu ondoren, udalarekin jarri ginen harremanetan, hutsik zegoen eraikin baten lagapena adosteko. 2013ko udan lortu dugu gaztetxea, eta beraz, gure historia hasi besterik ez da egin", diote webgunean.

Kortxoenea gaztetxearen etorkizuna oraindik kolokan dela zabaldu da albistea.

Datozen egunetarako egitaraua:

Urriak 17 Saharari buruzko afari tematikoa egingo dute Jabir Mohamed Lamin sahararrarekin.

Urriak 18 Eraul eta Mikel Kartonen kontzertua.

Urriak 27 Jakoba Errekondoren 'Bizi baratzea' hitzaldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude