argia.eus
INPRIMATU
Txalapartaren historia eta sekretuak bildu ditu Juan Mari Beltranek bere azken lanarekin

2009ko abenduaren 07a

Txalapartaren ttakunekin hasiera eman zitzaio atzo Azokari, Juan Mari Beltran txalapartari donostiarrak kaleratu duen Cd-liburu-DVD berriaren aurkezpena zela eta. 'Txalaparta' izena eman dio Beltranek euskal instrumentu honen historia eta garapena biltzen duen sakoneko lan honi. Ikerketa eta dokumentazio luze baten ostean txalaparta ahalik eta hobekien ezagutzeko oinarriak jartzea du helburu Nerea argitxaletxearekin argitaratutako lan honen bitartez.