Jose Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiari zaila egiten zaio "Juan del Olmo epailea zertan ari den ulertzea". Operazio hauen aurrean "tristura eta pena" sentitzen duela azaldu du, Euskadi Irratian. Horrez gain, "kulturgintzako eta euskalgintzako zenbait eragileren aurkako operazio hauetan erabiltzen dituzten argudioak txundigarriak dira" Txabarrirentzat.