Twitter, kirolarientzako mesede ala kalte?

  • Duela astebete amaitu zen Italiako Giroa. Protagonista nagusiak txirrindulariak izan ziren, baina gonbidatu berezi batek ere eman zuen zeresanik. Twitter izeneko txoritxoaz ari gara. Italiako hedabideek zalaparta handia sortu zuten –horretan abilak dira– Lance Armstrong estatubatuarrak eta haren zuzendari Johan Bruyneel-ek ez zutelako prentsaurrekorik ematen, ezta elkarrizketak onartu ere. Twitter bidez zabaltzen zuten lasterketari buruzko euren iritzia. Bada, polemikak AEBetara egin du salto, NBA saskibaloi ligara.


2009ko ekainaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Shaquille 0'Neal-en Twitter kontua

Shaquille O'Neal Phoenix Suns taldeko jokalariak eraman zuen Twitter lehen planora, partida baten atsedenaldian mezuak idazten hasi zenean. Kazetariek haren entrenatzaile Alvin Gentry elkarrizketatu zutenean, ez zen oso haserre agertu: "25 puntu saskiratu eta 11 errebote harrapatzen baditu, nahi duena egin dezake. Twitter-en, Facebook-en eta MySpacen aldi berean ibil daiteke". Gentry-ren semeetako bat informatikaria da, eta hiru webgune horietan ireki dizkio kontuak bere aitari.

Charlie Villanueva Milwaukee Bucks taldeko jokalariak gauza bera egin zuen. Celtics-en aurkako partidaren erdian telefono mugikorraren bidez twitteatzen hasi zen. Entrenatzaileak ikusi zuenean, ordea, belarria majo berotu zion. Kontzentrazioa galtzen ari zela leporatu zion. Villanuevak, ordea, gauzak argi ditu: "Geroz eta kirolari gehiago sartuko da Twitter-en. Hala egin beharko genuke, gure jarraitzaileei zor diegu. Idazten 10-15 segundu pasa ditzakezu. Ez da ezer kostatzen".

"Iduri dezake gure lana ez dugula serio hartzen. Ez dakit jokoan zein eragin izan dezakeen, baina irudi txarra ematen du", adierazi zuen Jeff Van Gundy saskibaloi entrenatzaile eta telebistako esatariak, gaiaren inguruan hizketan ari zenean. Villanuevak saskiratzeekin erantzun zion: 11 puntu sartu zituen Celtics-en aurkako partidaren azken laurdenean. Polemikak polemika, Villanuevak dioen bezala, geroz eta kirolari gehiago erakarri ditu Twitter-ek, eta agian NBA da habia emankorrena. 30 jokalari inguruk ireki dute kontua, horien artean Kobe Bryant, Derek Fisher, Sasha Vujacic, Fabricio Oberto eta Steve Nashek. AEBetako emakumezko futbolariek, bestalde, partida osoan erabili ahal dezakete Twitter, arduradunek uste baitute promozio bide eraginkorra dela.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Twitter
X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


2023-07-09 | Diana Franco
Teknologia
Izena duena da

Zis edo zisgnero hitzak erabiltzen dira jaiotako sexuarekin edota hezitako generoarekin eroso sentitzen diren pertsonak izendatzeko. Jaiotako sexuarekin edota ezarritako generoan eroso sentitzen ez direnak trans pertsonak izango lirateke. Errealitate hau beti existitu da, baina... [+]


2023-07-05 | Sustatu
Erabilpen mugatuko Twitter, Muskek eskaini digun azkena

Uztailaren 1ean erabiltzaileak hasi ziren igartzen, goizetik, Twitter ez zebilela oso ondo. Aplikazioan eguneratzeak geratu egin zitzaizkien, edo "muga" bat gainditu zutelako abisuak jaso. Elon Muskek argitu zuen zer gertatu zen geroago: Bakoitzak ikus ditzakeen txioen... [+]


2023-06-30 | Sustatu
Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]


Twitterrek prentsaren galderei ? emojiarekin erantzuten die automatikoki

2022ko azaroan, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, langileen erdia baino gehiago kaleratu zuen, tartean komunikazioko talde ia osoa. Geroztik, kazetarien informazio eskaerek ez dute erantzunik jaso izan. Orain, egoera aldatu da, press@twitter.com helbide elektronikora idatzitako... [+]


Eguneraketa berriak daude