Kartzelaren egunorokoaz luxuzko testigantza jaso dezake Twitter-en dabilenak, Pulp Fiction pelikularen gidoiagatik Oscarra irabazi zuen idazleak preso bizi dituen esperientziez idazten baitu 140 karaktereko mezuetan.
Edanda gidatzeagatik pertsona bat akabatu zuen Roger Avary zinema gidoilari eta zuzendariak, eta urtebeteko kartzelaldira kondenatu zuten. Orain, bere esperientzia Interneten kontatzen doa egunero, Twitter sistemari esker. Nola erabili dezakeen Twitter kartzelatik? Los Angeles Times egunkariak dio agian iPhone-a erabiliko duela horretarako.
Besteak beste, gaua eguneko unerik okerrena dela adierazi du bere mezuetan, janaria nazkagarria dela, auto bat giltzarik gabe martxan jartzen irakatsi diotela hainbat presok, edota gaixotasuna zabaldu dela eta infekzio arrisku handia duela. Ateratzen denean film baterako gidoi txukuna osatuko du, ziur.