argia.eus
INPRIMATU
Greba eskubidea urratzeagatik Gasteizko Tuvisa udal enpresa zigortu dute
  • 2021eko apirilaren 22an greba egin zuten Euskal Herriko Zerbitzu Publikoetako langileek. Gasteizko hiri autobus publikoen zerbitzua kudeatzen duen Tuvisa udal enpresako 427 langilek egin zuten bat deialdiarekin.

Hala Bedi @halabedi 2023ko maiatzaren 12a
Argazkia: Gasteizko Udala.

Lanuzteetan gertatu ohi den bezala, greba egin zuten langileek ez zuten jaso jardunaldi horri dagokion soldata. Arau haustea gero etorri zen: Tuvisako zuzendaritzak egun hori berreskuratzera edo ordu saldotik kentzera behartu zituen langileak, ez zuelako lan egun hori kontuan hartu.

Greba eskubidearen urraketa da hori. Epaitegietan salatu dute eta arrazoia eman die Gasteizko Lan Arloko 2. zenbakiko Epaitegiak: 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die enpresak langileei. ELA sindikatuak eraman du aurrera prozesu judiziala, enpresa batzordeko gainerako sindikatuen babesarekin.

Edonola ere, Tuvisako zuzendaritzak helegitea jartzeko asmoa duela esan du.