argia.eus
INPRIMATU
Turkiar inbasioa babestu duen futbolaria alboratu egin du St. Pauli talde alemaniarrak
  • "Gure militar heroikoen eta armadaren alboan gaude. Gure errezoetan presente daude", idatzi zuen Cenk Sahin turkiarrak Instagramen, Siriako Kurdistanen aurkako inbasioaren harira. Alemaniako St. Pauli taldeko zaleek futbolaria alboratzeko eskatu zioten zuzendaritzari, eta halaxe egin du hark.

Jon Torner Zabala @jtorner 2019ko urriaren 15

Bigarren mailan ari den St. Pauli taldeak, sustrai antifaxista eta antiarrazista sakonak dituena, agiria plazaratu du: "Jokalariarekin hitz egin ostean, Cenk Sahin klubetik alboratzea erabaki dugu. Horretarako arrazoi nagusiak dira klubaren baloreen aurkako errespetu falta, eta jokalaria babestu beharra".

Aurretik, beste hainbat jokalari turkiarrek babestu dute Recep Tayyip Erdoganek agindutako erasoa, Italiako ligan ari diren Hakan Çalhanoglu, Cengiz Ünder eta Merih Demiralek esaterako.

Juventuseko jokalariari, talde horretan aritu zen Claudio Marchisio italiarrak kontrako norabidean erantzun dio. Siriako kurduen aurkako bonbardaketak gogor salatu ditu.