Turkian atxilotu dituzten akademikoen aldeko adierazpena

  • Turkiako Hezkuntza arloko ehunka lankidek gobernuaren aldetik jasaten ari diren jazarpena salatzeko eta gure elkartasuna adierazteko nazioartean zabaltzen ari den kanpainarekin bat eginik, Euskal Herriko Unibertsitateetan eta Hezkuntzan lan egiten dugun 200 lankide baino gehiagok ondorengo adierazpen hau sinatu dugu.


2016ko otsailaren 11n - 10:00

Turkiako eta Kurdistango “Bakearen Aldeko” 1.128 akademikok “ez gara hilketa hauen parte izango” izenburu zuen adierazpena sinatu zuten iragan urtarrilaren 11n. Bertan, herri kurduaren aurkako oldarkeria bertan behera uzteko eskaria egin zioten Gobernu Turkiarrari. Adierazpen hau kaleratu zutenetik, akademiko hauek Turkiako Gobernuaren eta bere politikaren aldekoen gehiegikeria eta biolentzia jasan dute etengabe.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako Presidenteak egin dituen adierazpenetan akademiko hauek salatu eta mehatxatu ditu publikoki. Ondoren, fiskaltzak 1.128 sinatzaileen aurkako prozesuak hasi ditu. Honakoak dira haien aurkako karguak: talde terroristaren aldeko propaganda egitea eta Turkiako Nazioa, Turkiako Errepublikaren Estatua, Turkiako Nazio-Asanblada Gorena, Turkiako Errepublikaren Gobernua eta Estatuaren epaile-organoak iraintzea.

Akusazio honengatik 22 akademiko atxilotuak izan dira momentuz. Erruduntzat joz gero, atxilotuek urtebete eta bost urte arteko espetxe zigorra bete beharko lukete. Hainbat lege-adituk, atxiloketa hauen zilegitasuna zalantzan jartzeaz gain, legez kanpotzat jo dituzte. Bestalde, Turkiako indar faxistek "sinatzaileen odola isuriko dutela" bezalako mehatxu larriak kaleratu dituzte, Turkiako gobernuaren aldekoek eta indar nazionalistek hedabideetan eta sare sozialetan egin dituzten sinatzaileen salaketa publikoak aitzakiatzat hartuta. Honez gain, adierazpena sinatu duten askok beren unibertsitateen diziplina-prozedurei eta kaleratzeei aurre egin beharko diete.

Bidegabekeri hau burutzen duen bitartean, Turkiako Gobernuak etengabe eusten dio herri kurduaren aurkako sarraskiari (iragan abenduan soilik, Turkiako armadak Kurdistanen burutu zituen ekintzetan 100 kurdu baino gehiago hil zituen). Honekin batera, 2015eko abuztutik 52 etxeratze-agindu ezarri dira Turkiako hegoekialdean, milioi bat gora pertsona kaltetu dituztenak. Testuinguru honetan, askatasun akademikoarekiko errepresio izugarri hau Turkiako Estatuaren autoritarismo sakonaren adibidea baino ez da, akademikoen aurkako erasoez gain, kazetari, abokatu eta ekintzaileen atxiloketa eta erailketak eragiten baitu egunez egun.

Alde batetik, dei egiten diogu Turkiako Gobernuari adierazpen-askatasuna eta askatasun akademikoa errespetatu ditzan, halaber, atxilotuak askatu eta bere kontrako karguak berehala erretiratu ditzan. Akademiko hauek bakearen alde egin zuten deia gurea egin eta berresten dugu. Bestetik, adierazpen honen bidez, Turkiako Gobernua herri kurduaren aurka burutzen ari den sarraski politika bertan behera uztera dei egiten dugu.

*Laura Mintegi, Juan Hernández
(Unibertsitateko irakasleak)

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude