argia.eus
INPRIMATU
Turismoaren ondorioez gogoeta egiteko, 2016 Desokupatuk mahai-ingurua antolatu du
  • Donostia 2016rekin kritiko azaltzen den 2016 Desokupatu taldeak mahai-inguru bat antolatu du abenduaren 1erako. “Industria turistikoaren ondorioak eztabaidagai” lelopean, Europako Kultur Hiriburutzak indartzen duen hiri-ereduari buruz gogoeta bultzatu nahi dute.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko abenduaren 01
19:00etan da hitzordua, Koldo Mitxelena Kulturgunean. (Arg: 2016 Desokupatu)

Xabier Arberas, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kidea, Peio Etxeberri-Aintxart historialaria, Felix Soto, Uliako auzo elkarteko kidea eta Mikel Alonso arkitektoa izango dira parte-hartzaileak. 19:00etan da hitzordua, Koldo Mitxelena Kulturgunean.

Donostia 2016ren helburuetako bat hirian eta Euskal Herrian turismoa areagotzea dela dio 2016 Desokupatu taldeak, eta turismo hazkor horren ondorio sozialak eta ekonomikoak ezagutzea komeni dela uste dute.

Beste hainbat jardunaldi ere antolatu dituzte, “Donostia ez dago salgai! 2016 Desokupatu” izenburuaren baitan; beraien blogean daude ikusgai.