Donostia 2016rekin kritiko azaltzen den 2016 Desokupatu taldeak mahai-inguru bat antolatu du abenduaren 1erako. “Industria turistikoaren ondorioak eztabaidagai” lelopean, Europako Kultur Hiriburutzak indartzen duen hiri-ereduari buruz gogoeta bultzatu nahi dute.
Xabier Arberas, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kidea, Peio Etxeberri-Aintxart historialaria, Felix Soto, Uliako auzo elkarteko kidea eta Mikel Alonso arkitektoa izango dira parte-hartzaileak. 19:00etan da hitzordua, Koldo Mitxelena Kulturgunean.
Donostia 2016ren helburuetako bat hirian eta Euskal Herrian turismoa areagotzea dela dio 2016 Desokupatu taldeak, eta turismo hazkor horren ondorio sozialak eta ekonomikoak ezagutzea komeni dela uste dute.
Beste hainbat jardunaldi ere antolatu dituzte, “Donostia ez dago salgai! 2016 Desokupatu” izenburuaren baitan; beraien blogean daude ikusgai.
Urteak igaro genituen “Donostia 2016” entzuten. Europako kultur hiriburua, herritarren energia olatua, elkarbizitzaren kultura... Hitz handien atzean, krisiz eta gatazkez betetako prozesua izan zen. Nork ez du oroitzen Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirreren arteko... [+]
Atzera begira, inork gutxik uste du 2016ak bere helburu kulturalak bete zituenik. Kontrara, ordutik hona, hiriaren turistifikazio masiboaren erantzuleetako baten moduan ikusten dute askok egitasmoa. Baina zer zioten garaian hiriburutzaren kontrakoek? Izan al du hiriburutzak... [+]
Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]
Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 milioi eurokoa zela.
Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.