Turismo masifikazioa salatzeko plataforma sortu dute Bartzelonako Poblenou auzoan

  • #EnsPlantem plataformako kideek manifestazioa eta kazerolada antolatu zuten uztailaren 26an, turismo masifikazioa salatzeko. Aldi berean, 80 metroko murala agertu zen hondartzako kai-muturrean. “Stop hotels” irakur zitekeen bertan.


2016ko uztailaren 29an - 10:35
Aldi berean, 80 metroko murala agertu zen hondartzako kai-muturrean. “Stop hotels” irakur zitekeen bertan. (Argazkia: #EnsPlantem)

Maiatzean jarri zen martxan plataforma eta ekintza ugari antolatu dituzte, masa-turismoak auzoan dituen ondorio sozial eta ekonomikoak salatzeko.

#EnsPlantem-en datuen arabera, soilik Poblenou auzoko hotelek 12.000 ohe dituzte, zortzi hotel gehiago eraikitzen ari dira eta turismora bideratutako 700 pisu inguru dago.

Bartzelonako Udalaren agintean dagoen Barcelona en Comú alderdiaren hauteskunde kanpainako proposamenen artean zegoen turismora bideratutako ostatuak irekitzeko lizentzien banaketa atzeratzea. Hau indarrean dago gisako ostatuen kudeaketa ardatz izango duen araua onartu arte. Ekainean zen araua onartzekoa, baina atzeratu egin zen Udala osatzen duten gainontzeko taldeak aurka azaldu zirelako.

“Poblenou-ko bizilagunak ez gaude turisten aurka, haren ondorioen kontra baizik"

Plataformako kide den Pere Marinèk azaldu duenez, “Poblenou-ko bizilagunak ez gaude turisten aurka, haren ondorioen kontra baizik. %40 baino gehiago igo da auzoko etxebizitzen prezioa azkeneko lau edo bost urteetan eta arazo bilakatu da langile-auzoa izan den honetan etxebizitza aurkitzea”.

Plataformaren eskakizunen artean dago auzoa “1 eremua” izendatzea. Hots, turismoaren gutxiagotze eremua. Gaur egun 2 eta 4 eremu gisa dago sailkatuta Poblenou: mantenu auzoa eta ostatuen hazkundea baimentzen duena.

#EnsPlantem plataformak tabernen eta jatetxeen terrazen "espazio publikoaren okupazio masiboa" ere salatu du eta irailerako ekintza gehiago antolatuko dituztela azaldu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude