'Turbo Kid' izan da Donostiako beldurrezko zinema zaleen gogokoena

  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. asteko ikusleen arabera aurtengo film luzerik onena Anouk Whissellek, François Simardek eta Yoann Karl Whissellek zuzenduriko Turbo Kid izan da.

Urte hasieran aurkeztu zenetik harrera ona izan du "Turbo Kid"-ek, Sundanceko jaialdian ere saritua izan baitzen. (Arg: donostiakultura.com)

2015eko azaroaren 06an - 12:31

Beldurra eta komedia uztartzen dituen "itxura postapokaliptikoko" film hau dibertigarri, erromantiko eta robotiko gisa definitu du ekitaldiaren webgune ofizialak. Urte hasieran aurkeztu zenetik harrera ona izan du, Sundanceko jaialdian ere saritua izan baitzen. 

Ikusleen gainontzeko sariei dagokienez, film labur onenaren saria Méryl Fortunat-Rossi eta Xavier Seronek ekoizturiko L’ours noirek jaso du, animaziozko film labur onenarena Maurice Huvelin frantziarraren Bighorrori eman diote, eta Angel Valeraren Pesanta hautatu dute Espainiako film labur onena lez. 

Epaimahaiak, bere aldetik, bi sari banatu ditu: film labur onenaren saria eta "Zilarrezko Melies" saria Europako film labur onenari. Irabazleak David E. Munz-Maireren Chateau Sauvignon: Terroir eta Martin Åhlinen Infringe izan dira hurrenez hurren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea
2019-11-04 | ARGIA
'Extra Ordinary' filma garaile Donostiako Beldur Astearen 30. edizioan

Mike Ahern eta Enda Loughmanen Extra Ordinary filmak irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen publikoaren saria. Joan den ostiral gauean amaitu zen 30. edizioa bete duen festibala.


2019-11-04 | Santi Leoné
'Sesión salvaje'

Sesión salvaje paratu ziguten azaroaren 1ean, ortzilarean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Paco Limonek eta Julio César Sanchezek zuzendua, Sesión salvaje 60ko hamarkadatik Miró legea onartu artio Espainian egin zen genero zinema edo zinema popularra... [+]


2019-11-04 | Santi Leoné
'Color out of Space'

Ez da hau H. P. Lovecraften Espaziotik etorri zen kolorea ipuina zinemara eraman duten lehen aldia. David Keith-ek bertsio bat filmatu zuen 1987an, The Curse (Madarikazioa) izenburupean.


2019-10-30 | Santi Leoné
'Vivarium'

Fantasiazko eta beldurrezko film batzuetan gauza arrotzek, naturaz gaindikoek edo bertzerik gabe ezohikoek, zulatu egiten dute egunerokotasunaren ehuna. Vivarium honetan, egunerokotasun bihurtzen dira gertakari ezohikoak.


2019-10-30 | Santi Leoné
'Little Monsters'

El Hoyok ez bezala, akabera baino aise lehenago dezepzionatzen du Little Monsters film australiarrak, nahiko ongi hasten den arren.


Eguneraketa berriak daude