argia.eus
INPRIMATU
Tubacexen mozkinak %63,5 hazi dira
  • 2022ko mozkinekin alderatuz, irabaziek nabarmen egin dute gora, eta salmentak %21,8 hazi dira. Abu Dhabin lantegi berria irekiko du enpresak datorren urtean.

Mattin Azpiroz Pagola 2023ko urriaren 30
Tubacex enpresa. // Argazkia: Wikimedia Commons

Tubacex taldeko zuzendaritzak adierazi du 38,9 milioi euroko etekinak izan dituztela azken hiruhilekoan, zergak ordaindu gabe. 2021ean enpresa arriskuan zegoela adierazi du, eta aurten, 2022ko mozkinekin alderatuz %63,5 igo dira irabaziak. Salmentak %21,8 hazi dira, guztira 641,9 milioi euro. Halaber, eskaeren zorroa 1.630 milioi eurokoa da, eta likidezia gaitasuna 204,4 milioi eurotan kokatu du enpresak.

Taldeak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aurkeztu dizkion azken hiruhilekoko emaitzetan eman du aldaketen berri. Tubacex hamalau herrialdera zabaldu da, eta 2024ean lantegi berria irekiko du Abu Dhabin.

Tubacexeko kontseilari delegatu Jesus Esmoris-ek emaitzen inguruko hausnarketa egin du: “Aurkeztu ditugun emaitzekin 2023 urte historikoa izango dela baieztatzen dugu”. Enpresak adierazi du emaitzek “konpainiaren hazkundea sendotzen" dutela, eta horrek aurreratu egiten dituela 2025erako iragarritako helburu estrategikoak.