Tubacex Taylorrek bi langile kaleratu dituela salatu dute, sei eguneko grebaren atarian

  • Uztailaren 19, 20, 26, 27, 30 eta 31an egingo dute greba beharginek. Lehen egunean elkarretaratzea egingo dute Tubacexek Laudion duen lantegiaren aurrean, talde enpresarial horrena baita Artziniegako lantegia.


2018ko uztailaren 18an - 09:06
Tubacexen fabrika Artziniegan (Argazkia: Cadena Ser)

Bi langile kaleratu ditu Tubacex Taylor enpresaren zuzendaritzak. Hala salatu du ELAk hedabideei bidalitako ohar batean. Sindikatuak adierazi du kaleratze horiek “askatasun sindikalaren urraketa argia” direla eta agerian uzten dutela “Tubacexen jarrera diktatoriala”.

Langileen ordezkariek azaldu dutenez, greba deialdia jaso bezain laster kaleratu dituztela langileak. Uztailaren 19, 20, 26, 27, 30 eta 31an dute greba egiteko asmoa Artziniegako lantegian, enpleguaren eta lan-hitzarmenaren alde. ELA sindikatuak salatu du beharginak 2014. urtetik daudela soldata izoztuarekin eta lan hitzarmenik gabe, “zuzendaritzak bi aldiz erretiratu duelako adostutako akordioa”. “Hori oso larria da, agerian uzten duelako zuzendaritzaren eta Tubacex taldearen fidagarritasun eza”.

Iaz Enplegua Erregulatzeko Alde Baterako Espedientea jarri zuen abian zuzendaritzak. Mobilizazioak egin zituzten orduan langileek:

Bien bitartean, ELAren arabera, zuzendaritza “atzerriko lantegietan inbertitzen” aritu zen, “deslokalizazioarako oinarri argi batzuk finkatzen eta horrela Artziniegako langileei xantaia eginez”. Orduz geroztik, zuzendaritzak “alde bakarreko erabakiak” hartu dituela salatu du sindikatuak, “benetako negoziazio bat ukatuaz”. Gauzak hala, “egiazko negoziazio mahai bat” osatzea eskatu dio sindikatuak zuzendaritzari, 2016an adostu zuten lan-hitzarmena sinatzearekin batera.

Hori exijitzeko elkarretaratzea egingo dute uztailaren 19an -osteguna, lehen greba eguna- Tubacexek Laudion duen lantegiaren aurrean, 13:00retatik 15:00etara. Ostiralean, aldiz, Eusko Jaurlaritzaren aurrean egingo dute protesta, 11:00etatik 12:30etara. “Industria departamentuarekin bilera bat eskatuko dugu, Tubacex Taylorreko langileen egoera larria azaltzeko”

 

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Eguneraketa berriak daude