argia.eus
INPRIMATU
Tsunami Democratic-ek Behobiako muga ixtera dei egin du
  • Tsunami Democrátic taldeak Herrialde Katalanak banatzen dituen Frantziar eta Espainiar estatuen arteko muga blokeatzeko deia egin zuen astelehenean. Asteartean, Euskal Herria eta Frantzia banatzen dituen Behobiako muga ixtera ere dei egin du.

2019ko azaroaren 12a

Kataluniako hainbat herritarrek astelehenetik dihardute Jonquerako muga blokatzen. Asteartean Frantziako Polizia oldartu zaie, muga desbloketatzeko saiakeran; Espainiako Estatuko aldean Mosso d' Esquadra eta Guardi Zibila elkarlanean ari dira ekintzaileen aurka eta autopista libratzeko saiakeran.

Egoera hori izanik ere, Tsunamiak ekintza mantentzen duela adierazi du: Sare sozialen bitartez, N-II errepidearen eta AP7 autopisten arteko bidegurutzean elkartzeko deia egin du blokeoari jarraipena emateko; eta aurki helarazi duten ohar bidez Euskal Herria eta Frantzia arteko Behobiako muga ixtera ere dei egin dute.

Barraskilo operazioa

"Barraskilo operazioa" eman diote izena Euskal Herrian deitutako deialdiari, eta 18:00etan biltzera deitu dute jendea, Oiartzungo A8ko peajearen ondoan. Helburua errepidea moztu eta Hendaiarantz bidea egitea da, 60 kilometro orduko abiaduran.

"Katalunia eta Euskal Herriarentzako eskaintza demokratikoaren garaia da. Horregatik estatuari argi esaten diogu Spain sit and talk", irakur daitete oharrean. Nabarmendu dute arazoa ez dela ez Katalunia ez Euskal Herria, baizik eta Espainia, "ez delako gai bizi duen lurralde auziari irtenbide demokratikoa emateko". Bi herrion kasuan, gatazkaren irtenbidea autodeterminazio eskubidea errespetatzean datza, beren hitzetan.

Oharra irakurgai, euskaraz: