Zestoako TS Fundiciones abian da GRI Castings bataiatuta, eta 120 langile ohi kontratatuko ditu

  • TS Fundiciones-eko langile ohiek prentsaurrekoa eman dute publiko egiteko GRI Castings enpresaren zuzendaritzarekin lortu duten akordioa. 120 langile ohi hasiko dira bertan eta lan gehiago sartu ahala, gehiago izango lirateke kontratatuak. Hala ere, lan baldintzen akordioa ez dutela guztiz itxi adierazi dute eta bi aldeentzat egokia izango den hitzarmena eskatu dute.


2016ko martxoaren 17an - 15:42
Prentsaurrekoa eskaini dute TS Fundiciones-eko langile ohiek. (Arg: Danbolin)

"Borrokatuz lortu dugu" zioen pankarta mahaiaren aurrean jarrita, langile ohiek jakinarazi dute TS Fundiciones zena dagoeneko zabalik dagoela, Gonvarri taldeak erosi zuela eta GRI Castings izena edukiko duela aurrerantzean.

Jabe berriekin bilera ugari egin dituzte eta negoziazioa irekia dute. Dagoeneko 23-25 langile ohi bertan ari dira eta "lana sartu ahala kontratatu" egingo dituztela adierazi diete. "Ilusioz gaude, gogoz eta gauzak ondo egiteko eta egin izanaren sentsazioarekin".

Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena oinarri izango duen akordioa nahi dute, baina oraindik ez dute baldintzen inguruko adostasunik. Osteguneko prentsaurrekoan bi aldeen arteko akordio duina eskatu diote zuzendaritzari.

Azken urteak gogorrak izan direla sumatu zaie langileei. "Lehen ezagutu genituen lan harreman pitzatuak atzean utzi eta haize frexkoa ekarri dezaketen lan harremanak hasteko gogoz" daudela jakinarazi dute. Agerraldia eskualdeko eragile eta norbanakoei eskerrak emateko ere baliatu dute.

TS Fundiciones: 2014ean itxitako enpresa

Prentsaurrekoa TS Fundiciones enpresarekin gertatua salatzeko ere probestu dute. 2014ko ekainean ofizialki itxi zen lantegia eta beharginak langabezian geratu ziren. Egoeraren errudun langileak egin zituztela salatu dute. Garai hartan protesta ugari egin zuten, eta fabrikan bertan ere itxialdia egin zuten.

 

2014tik Gipuzkoako Aldundia bidelagun zutela, erosle bila ibili zirela gogoratu dute, eta hiru eskaintza lehiaketara aurkeztu zirela. "Kudeaketa on batekin, TS bideragarria zela eta izango zela argi genuekan".

2015eko maiatzean berri pozgarria jaso zuten: konkurtso egoerak adjudikazio bat ekarri zuen. "Horrek erakutsi zuen egoera txarraren erantzule egin nahi gintuzten horien arrazoi falta".

"Langileok kolektibo gisa funtzionatu izanak urrea balio du, egoera zailenetan ere elkarrekin talde bezala antolatzeko gaitasunak are eta gehiago batu gaitu", aldarrikatu dute. "Gure borrokak espekulatzaileak uxatu zituen, eta gure borrokak lanpostu duinak sortzea ekarri du".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude