TRWko 123 kaleratzeak eragozteko sei orduko lanaldia proposatu du CGTk

  • Sindikatuak ziurtatu du enpresak sei milioi euro aurreztuko lituzkeela neurri horrekin, eta 123 langileen kaleratzeak saihestuko litzatekeela.


2016ko martxoaren 07an - 16:21
Mobilizazio ugari egin dute TRWko langileek beraien egoera salatzeko.

CGT sindikatuak proposatu du TRWko langileen lan-orduak sei ordutara jaistea 123 langileen kaleratzea eragozteko. Otsailaren 24ean onartu zen 123 langileen kaleratzea eragiten zuen Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE), 327 aldeko botoekin, 223 aurkakoekin eta hamar bozka zurirekin.

Neurri hori proposatu zioten zuzendaritzari EEEaren inguruan izandako bileretan, baina enpresak ez zuen aintzat hartu, sindikatuak gogorarazi duenez. “Enpresaren ordezkariek ez dute arrazoi bakar bat ere eman proposamen hori ez onartzeko”, kritikatu dute langileek.

Sindikatuak adierazi du 123 kaleratzeekin “dirua galtzen” jarraituko duela enpresak; 12 milioi euro galduko ditu 2016an, eta 14 milioi euro 2017an. CGT sindikatuak ziurtatu du, ordea, sei milioi euro aurreztuko lituzkeela enpresak neurri horrekin. “Enpresari berdin ateratzen zaio ekonomikoki hiru pertsona zortzi orduko lanaldian (hiru txanda egunean), edo lau pertsona sei orduko lanaldian (lau txanda egunean) mantentzea”.

Sindikatuaren ustez, proposamen horrek “gastu soziala murrizten du, indemnizazioak eta langabezia prestazioak saihesten ditu, eta Gizarte Segurantzako kotizazioak mantentzea dakar. Bizitza familiarraren eta laboralaren kontziliazioa onartzen du, eta ekonomikoki abantailak ditu TRW enpresarentzat”. Hori dela eta, langileek nabarmendu dute lanaldia murriztearen proposamena, edota kaleratzeak ekidin ditzakeen beste edozein aukera garatzeko lan egingo dutela.

  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude