argia.eus
INPRIMATU
Trumpek gizakietan desinfektatzailea injektatzea proposatu du koronabirusari aurre egiteko
  • Bill Bryan, Segurtasun Nazionaleko Departamentuko Teknologia eta Zientzia saileko zuzendariak egindako aurkezpenaren ondotik egin ditu adierazpenak Trumpek. Birusa desinfektatzailearekin edota eguzki argiarekin bizkor hiltzen dala esan du. Adituek Trumpen proposamena “axolagabea eta ezegokia” izan dela adierazi dute.

Maria Ortega Zubiate 2020ko apirilaren 24a
Donald Trump AEBtako presidentea osteguneko agerraldian. Argazkia: El Independiente.

Donald Trumpen hitzek, beste behin ere, Etxe Zuria astindu dute. Eguneroko prentsa agerraldian gertatu da, desinfektatzailea eta argi kantitate handiak gizakiekin probatzen hastea proposatu duenean. Bertaratutakoek, hau da zientzialari eta kazetariek, ez dute begi onez ikusi AEBetako presidentearen jarrera, eta erantzun egin diote; aurpegi txarrez lehenengoek, eta galderez bigarrenek.

“Azaldutakoaren arabera, desinfektatzaileak minutuan hiltzen du [birusa]. Badago erarik injekziorik egiteko edota garbiketa osorik?” izan dira bere hitzak. Argiari ere egin dio erreferentzia, eta beste behin galdetu die adituei ea badagoen erarik “eguzki argia gorputz barrura sartzeko”.

Adituen isiltasuna ikustean, bera medikua ez dela adierazi du, eta ez dakiela gai horiei buruz deus, galdetzen baino ez dabilela. Hala ere, galderen txandan, kazetari batek dudak beharrean ziurtasunak eskatu dizkionean, moztu egin du: “Ni presidentea naiz, eta zu fake news”.

Adituen partetik kritikak

Bi adituk, Deborah Brix eta Bill Bryanek ez dute presidentearen proposamenaren inguruan iritzirik eman agerraldian bertan, sare sozialetan beren erreakzio ezerosoaren irudiak zabaldu badira ere. Hala ere, ugariak dira proposamenaren aurka altxatu diren adituen ahotsak.