Troquenorreko langileek fabrika berreskuratu nahi dute. Kooperatiba sortzekotan dira, iragan ekainaren 18an Ertzaintzak hustu zuen lantegiaren eskumenak lortzeko.
Alberto Llona enpresa komiteko lehendakariak adierazi du, langileek instalakuntzak alokairuan hartu nahi dituztela eta horretarako aukera kooperatiba sortzea dela.
Enpresa-buruek zituzten zorrak medio hutsarazi zuen Ertzaintzak Sondikako eraikina, epailearen aginduz. Langileak zeuden fabrikan itxialdian beren lanak defendatu eta makinak eraman ez zitzaten.
Gaur egun, Troquenorreko 80 bat langilek jarraitzen dute elkarretaratzeak egiten lantegiaren aurrean.