argia.eus
INPRIMATU
Troll ikastaroa antolatu dute Gernikako Astran: Ikastrolla
  • Trollak Interneten iskanbila bilatzen duten pertsonak izaten dira. Dibertsio modura, eztabaidetako parte-hartzaileak zatitu eta haserraraztea da haien helburua. Portaera hori arma politiko modura nola erabili erakutsiko dute Gernikako Astran ostiralean eta larunbatean.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko martxoaren 27a
Trollak irudikatzeko erabiltzen den aurpegia.

“Dibertimentua izateaz gainera, trolleoa Europan dauden Troikaren aurkako mugimenduei lagunduko dien arma izatea da helburua” adierazi dute antolatzaileek. “Barre egin, ondo pasatu, baina egoera ekonomikoaren erantzuleen kontura, haiek seinalatuz, errealitatean eragiteko helburuarekin”.

Ostiraleko eta larunbateko egitaraua Astraren webgunean kontsulta daiteke. Bestalde, Ikastrollak Twitter kontua dauka eta asteak daramatza parean jarri zaion edonori atzamarra begian sartzen. EZ EGIN UKO EZTABAIDARI.