Troikari otzan nahi gaituzte

  • Grezia igarotzen ari den egoera, burujabea den beste edozein herrik ere igaro dezake. Beraz, orain badakigu. Datorren igandeko erreferendumeko emaitza edozein izanda ere, jadanik zenbait ondorio atera ditzakegu. Funtsezkoena da Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala barne dituen Troikak, herri eta gobernu guztiak otzan nahi dituela, bere politika austeriziden eta murrizketa sozial nahiz laboralen menpe.


2015eko uztailaren 02an - 11:23

Nahi dute Europa bat euren tankerakoa, merkataritzara emana. Horretarako xantaia erabiltzen dute, joko zikina, asfixia ekonomikoa eta terrorea, herritarrek euren politikak onar ditzaten. Orain, greziarrengan izua zabaldu dute esanez erreferendumean EZ ateratzen bada –Troikaren politiken kontrakoek defenditzen dutena– kaosa eta hondamena letorkeela herrialdearentzat, baita Eurogunetik ateratzea ere, hori egia ez den arren.

Fronte guztiak zabaldu dituzte euren politika basati eta antisozialen aldeko botoa jasotzeko. Fronte politikoan Europako gobernu guztiak ari dira –baita Eusko Jaurlaritza ere– Troika babesten, bere boterearen beldur antza. Finantzen esparruan burtsak jarri dituzte martxan, kapitalismoaren espresio gorena, gorantz eta beherantz manipulatuz biztanleria larritzeko ezezkoaren aurrean. Medioetan ere, telebistak, irratiak eta prentsak orokorrean, Troikaren planteamenduak bideratzen dituzte esklusiboki, eta ondorioz herritarra presionatzen dute BAI botatzera joan dadin.

Azkeneko hauteskundeetan ezkerrak irabazi zuen Grezian. Herri heleniarrak amets egiten du, ez Europatik ateratzeko baina aldatzeko; merkatuaren Europa desegin eta herrien Europa eraiki ahal izateko: sozialagoa, justuagoa eta solidarioagoa. Beraz, “amets egiten uzten ez diguten bitartean”, gure lagun Periko Solabarriak zioen moduan, “ez diegu lo egiten utziko”, ez Troikari ezta hura babesten dutenei ere. Mobilizazio orokorraren bidetik, horretan ari dira greziarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
"Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da"

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude