argia.eus
INPRIMATU
“Trikiti topaketek ‘manifak’ dirudite!”


2011ko irailaren 02a
Carles Belda trikitilari kataluniarra.

Carles Belda trikitilaria Katalunian eta Euskal Herrian soinu txikia jotzeko dagoen desberdintasunaz mintzo da, besteak beste, Berriak egindako elkarrizketan:

"Ezberdintasun hori orokorra da, eta soinu txikian agertzen da. Hemen bada jarrera kolektibo bat, beti pentsatu dut hemen sozialismoa posible izaten ahal dela, baina Katalunian ez; han anarkista hutsak gara, bakoitza bere aldetik ibiltzen da, eta hori trikitian sumatzen da. Hemen bada eredu bakarra abantzu, badira eskola handiak... batzuetan trikiti topaketek manifak dirudite! Posizioak, behatzak, ta-ta-ta-ta... Kubako desfile bat ematen du! [barrez]. Ez da kritika bat, e? Ongi da, baina gu franko ezberdinak gara".