"Tribunalek ezin dute erabaki herri demokratikoaren ordez"

  • Astelehenean (maiatzaren 23an), hirurogei hautetsi inguruk Herri Elkargoaren aurkako helegite hierarkikoa aurkeztu dute. Egun berean, berria ezagutu aurretik, Baionako auzapez eta Hautetsien Kontseiluko presidente Jean-René Etchegaray elkarrizketatu dugu.


2016ko maiatzaren 25an - 09:48
Argazkia: Dani Blanco (maiatzaren 23an egina, Baionako Herriko Etxean).

Lüküzeko Barthelemy Aguerrek eta Armendaritzeko Lucien Delgue auzapezek Herri Elkargoa egitasmoaren aurkako helegite hierarkikoa aurkeztu omen dute. Zer iritzi duzu horretaz?

Nik ez dut helegite hierarkiko hori eskuratu. Hala ere, Parisko Barne ministeriora iritsi dela badakit. Ez dut ezagutzen bere edukiera, ezta sinatzaileen izenak ere. Dena den, ez nau harritu Barthelemy Aguerrek eta Lucien Delguek helegitea jarri izanak. Aguerrek Departamenduko herrien arteko Komisioan egina zuen proposamena, Euskal Herriko herri multzo bat eta Biarnoko herri multzo bat elkargo bakarrean baterazteko. Erran dezagun, bere proposamena ikonoklasta samarra dela. Departamenduko komisioak ez zuen proposamena aintzat hartu. Izan ere, helegitearen bultzatzaileek erabaki politikoak tribunalek hartzea nahi dute, herritarrek hartu beharrean. Hau da, tribunalek ezin dute erabaki herri demokratikoaren ordez. Herrietako kontseiluak ari dira hautatzen eta erabakitzen proportzio zinez garrantzitsuan. Udal kontseiluetako %74k aldeko bozka eman du, biztanleriaren %67koa ordezkatzen dutenak, erabaki demokratiko hori gehiengo bati atxikita dago. Gu sistema demokratikoaren barnean ari gara. Orduan, abokatua naizen aldetik, 37 urtez zuzenbidean aritu naizen honek ez du erranen horrela jokatzea eskandalagarria denik, aldiz erran dezaket, benetan, horrela jokatzen dutenak ez direla faborerik ez plazerik emateko ari.

Zer helegite mota da hau. Eraginkorra izan al daiteke?

Helegite hierarkikoa, helegite administratiboa da. Helegite administratiboa auzi-prozesuaren aurrekari bat izan daiteke. Herri Kontseiluen erabakiaren aurka joateko argudio juridikoak izan daitezke, baina kasu honetan, erabakia ez da juridiko soila, erabaki politikoa ere bada. Nik nahiago dut argudio politikoak izatea, argudio juridikoak baino. Eta pentsa abokatu batek mintzo zaitu. Argudio juridikoak asko erabili daitezke, baina argudio politikoak ez ditut oraindik entzun, bat bera ere sendoa.

Helegitea aurkeztu dutenek politika egiteko manera da, antza.

Nik ere politika egiten dut. Denok egiten dugu politika, baina badira erak eta manerak. Nik ez dut proiektuaren aurka egotea deitoratzen, HELEPen (Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa) edo Herri Elkargo bakarraren kontrako egiteko aukera badago. Baina, helegitearen bultzatzaileek azaldu behar dute zergatik, orain, Frantziako Estatuak lehen aldiz Herri Elkargoa edo instituzioa sortzeko proposamena egin duenean, gehiengoak bultzatua, gehiengoak baietz erabaki ondoren, tamaina horretako erabakia hartu denean, zergatik kontra diren horiek hartu duten tamaina horretako jarrera eta erabakia? Tribunaletara jotzea, alegia.

Galde-erantzun hauek datorren astean argitaratuko dugun elkarrizketaren zati bat dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Eguneraketa berriak daude