argia.eus
INPRIMATU
“Tribuaren berbak” saioa telebistatik ikasgeletara
  • Soziolinguistikari buruzko telebista saioaren edukia ikasleentzako material bihurtu dute.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 04a
'Tribuaren berbak' Bilbon grabatzen. Argazkia: Dani Blanco.

Hizkuntzen munduaz eta bereziki euskarari buruz aritu zen “Tribuaren berbak” telebista saioa 60 kapitulutan, ETB1ean. Eskoletan soziolinguistika lantzeko material aproposa iritzita, beharrezko egokitzapenak egin eta hamar sekuentzia didaktiko prestatu dituzte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat atondu dute materiala bereziki, baina hainbat eduki batxilergorako, unibertsitaterako eta euskaltegirako egokia dela uste dute.

Egokitzapenak egiten Kike Amonarriz buru duen taldea aritu da eta EITB eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa izan dira babesleak.

Irakasleentzat eta ikasleentzat prestatutako material guztia lotura honetan aurki daiteke.