argia.eus
INPRIMATU
Trenbidetako langileek SNCFko buruaren udako etxearen aurrera eraman dute protesta, Miarritzen
  • SNCFko buru Guillaume Pepyk Miarritzen duen udako etxean 120 lagun inguru elkarretaratu dira astelehenean. Ekintza honen helburua, SNCFko zuzendaritzak burutu nahi dituen erreformak salatzea izan da.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2018ko maiatzaren 15a
Langileak protestan SNCFko buruaren udako etxean.

Elkarretaratzearen aurretik batzar bat egin dute eta datorren ostirala eta larunbatean greban jarraitzea erabaki dute.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.