Trebiñuk Arabarekin bat egiteko lege proposamena erregistratuko dute Eusko Legebiltzarrean

  • Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo udalek Burgosetik banandu eta Arabarekin bat egiteko lege-proposamena erregistratuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Auzia zuzenean Espainiako Kongresura eraman nahi dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk.


2013ko uztailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Burgosekoa trebiñuarren borondatearen kontra" dioen kartela.

Bi udalbatzek iragan martxoan onartu zituzten Arabarekin bat egiteko mozioak, gehiengo osoarekin –PP abstenitu egin zen–. Ignacio Portilla eta Roberto Ortiz de Urbina alkateek maiatzean erregistratu zuten eskaera Eusko Legebiltzarrean.

Banaketa prozedura

Cesar Rico Burgoseko Diputazioko presidentearen hitzetan, Trebiñu Burgoseko parte dela diote Gaztela Leongo estatutuak eta Auzitegi Konstituzionalak. Borja Suarez Diputazioko bozeramaileak (PP) adierazi duenez, Trebiñuko udalen eskaera "legitimoa" da, baina pisu bera izan beharko luke Burgoseko gainerako herritarrek lurraldetasunari buruz duten jarrerak.

Estatutuaren hirugarren xedapen iragankorrak, ordea, aukera ematen du “banaketa-prozedurak abiatzeko”, baldintza batzuren pean betiere. Baldintza horietako batek dio udal ordezkarien bi herenek babestu beharko luketela aukera hori. Gaur egun bi hautesle zerrenda independenteek bina ordezkari dituzte Trebiñuko Udalean, Bilduk eta EAJk bana, eta PPk hiru.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trebiñuko konderria
2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2022-04-04 | Hala Bedi
Hizkuntza-eskubideen urraketa etengabeak salatu dituzte Trebiñuko herritarrek

Trebiñu Araba Da plataformak arbuiatu du epaitegien aginduz Trebiñun euskara planak baliogabetu behar izana eta hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea ukatzea. Trebiñu Araban integratzea eskatu dute, "inposizioaren" gainetik.


2022-02-17 | Hala Bedi
"Trebiñun bozkatzera deitzen gaituzte, benetan ordezkatzen ez gaituzten agintariak aukeratzeko"

Gaztela Leongo hauteskundeen biharamunean, Xabi Iturriza trebiñarra izan dute Hizpidea saioan. Trebiñu Araba izateko arrazoien inguruan mintzatu dira berarekin. Otsailaren 26an aurkeztuko da Trebiñu Araba da! taldea.


2022-02-14 | ARGIA
Trebiñu Araba dela argi utzi dute berriro ere: %63ko abstentzioa Gaztela eta Leongo hauteskundeetan

PSOEk lortu du bozka gehien bai Trebiñun bai Argantzonen, Gaztela eta Leongo Juntarako bozetan. 1.506 pertsona zeuden bozkatzera deituak Trebiñuko barrendegian, eta horietatik 558k bozkatu dute, %37ak.


Eguneraketa berriak daude