argia.eus
INPRIMATU
Gose greban Sevilla II espetxeko hamaika preso, tratu txarrak eta isolamendua salatzeko
  • Etxeratek publiko egindako gutunean azaldu dutenez “muturreko bizi baldintzak” eta “tentsio egoera gogorra” ari dira jasaten. Espetxeko Segurtasun zuzendariordeak elikatutako egoera dela diote.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 30
Sevilla II espetxea, MorĂ³n de la Fronteran

Duela lau urte lehenengoz Sevilla IIra euskal presoak eraman zituztenenik isolamendu modulu berezian dituzte. Aktibitaterik gabe eta bakartuta –patiora hirunaka ateratzen dira lau orduz eta askotan 26 orduz ziegan egon behar izaten dute–, miaketetan ukipenak egiten dizkietela salatu dute eta isolamenduak zigorgabetasun espazioak sortzen dituela: “Mehatxuak, irainak, oheari eskuburdinekin lotuta bukatu eta baita jipoi bortitzak ere”.

Bestalde, sendagilearekin egoteko arazo handiak izaten dituztela ere azaldu dute. Espetxeko zuzendariarekin bildu dira egoera konpondu nahian,  “baina honek behin eta berriz jan du bere hitza”.

Sevilla II-ko hamahiru euskal presoetatik hamaikak hasi zuten gose greba urriaren 28an: Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul. Beste biak (Javi Agirre eta Iñaki Arakama) gose greban ez diren arren bat egin dute aldarrikapenekin.