Venezuela, transgenikorik gabeko herrialdea izateko bidean

  • Hazien Legearen aurreproiektua egiten ari da Venezuelako Batzar Nazionala. Elikagai transgenikoen erabilera eta kontsumoa debekatzea da helburua eta gaur bertan aurreproiektuaren eztabaida abiatuko dute herrialde osoan, nekazariek eta ekoizleek euren ekarpenak egin ditzaten, proiektua legebiltzarrera eraman aurretik.


2013ko urriaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nekazariekin eztabaidatuko du aurreproiektua Venezuelako Gobernuak.

Hazien Legeak "nekazariaren eta laborantza-ekoizlearen parte-hartzea bermatuko du elikagaien produkzioan, eta enpresa transnazionaletatik defendatu ahal izateko legedia jarriko die eskutan", ziurtatu du Venezuelako Nekazaritza eta Lurretako ministro Yván Gilek. Legeak "bertako haziak eta produktuak" bultzatuko dituela nabarmendu du.

Parlamentuko lehendakariorde Blanca Ekhoutek gaineratu duenez, asmoa da "hazi transgenikoak patentatzen dituzten eta nekazariei euren haziak merkaturatzea eta trukatzea debekatzen dieten Monsanto bezalako enpresa handietatik nekazal sektorea babestea. Hazia funtsezkoa da elikadura burujabetza bermatzeko eta beraz, legea blindatzea beharrezkoa da bizitzaren eta antzinako herentziaren isla den hazia sustatzeko".

Venezuelako Gobernuak behin baino gehiagotan adierazi du ez dagoela produktu transgenikoak erabiltzearen alde, ekosistemari eragiten dizkion kalteengatik eta "munduko herrien elikadura burujabetza arriskuan jartzeagatik".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


Eguneraketa berriak daude