argia.eus
INPRIMATU
Traktoreen mobilizazioa preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko Camp de Tarragonan
  • Errepublikaren aldeko nekazarien kolektiboak, mobilizazioa deitu du preso politikoei babesa erakutsiz, haien askatasuna eskatzeko.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 08a
Traktoreetan mobilizatzen

Camp de Tarragonan egingo dute bat nekazariek traktoreekin eta Mas d´Enric espetxerarte joango dira. Momentu honetan, espetxe horretan preso dago Carmen Forcadell.

David Bové errepublikaren aldeko nekazarien kolektiboko kidea da eta azaldu duenez, asteazkena da mobilizatzeko egunik aproposena. “Bost sei egun barru, mahats bilketarekin, hur eta fruitu lehorren uztarekin hasiko garelako”.