Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak haurrei zuzenduriko Nur eta irlandar gnomoa eleberria argitaratu du Erein argitaletxearen bidez. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako obra horrek zortzi urteko haur baten eta urrutitik etorririko ipotx baten arteko gorabeherak kontatzen ditu. Juan Luis Landak ilustratu duen obra hau Nur-en abenturetan oinarritutako bildumako lehenengoa da; hurrengo urtean beste liburu bat argitaratzeko asmoa du.