Tosu Betirako mugimenduak III. kanpaldia deitu du abuztuaren 31rako

  • Getxoko udalak Ibarbengoan aparkalekua eraikitzea du helburu. Galerazteko, sei urtez eremu hori landu du Tosu Betirako mugimenduak eta hainbat ekintza eta kanpaldi egin ditu bertan. Irailean kaleratuko dituztela aurreikusi eta "Erresistentzia Akanpada" deitu du, "oraingoan, obra gelditzeko".


2017ko abuztuaren 22an - 12:21

Abuztuaren 9-14ko astean "Erresistentzia oporrak" egin zituzten Tosuko landan, kaleratze arriskuari aurre egiteko. Erresistentzia tailerrak egin zituzten eta Portu Zaharreko jaietan kuadrillen jaitsieran parte hartu zuten.

Arrazoi "teknikoengatik", Ibarbengoako parkingaren eraikuntza lanei ekiteko eta Tosuko kanpamendua kaleratzeko data abuztutik irailera atzeratu dutela iragarri dute Tosu Betirakoko kideek.

Horregatik, mugimenduak hirugarren "Erresistentzia Akanpada" deitu du, abuztuaren 31n hasteko. Euren hitzetan, "oraingo honetan obra behingoz gelditzeko asmoarekin". Akanpada antolatzeko, abuztuaren 22 honetan asanblada irekia egingo da Tosun 18:00etan.

Tosu Betirako mugimenduak ekintzetan irudimena eta umorea erakutsi ditu, "Aita Floren" (Florentino Perez alegia) bideoklipa da azken adibidea.

Parkinga eta atzetik, urbanizazioa

Mugimenduak salatu du Imanol Landa alkateak aparkalekuaren kokalekua hasierako proiektutik aldatu egin zuela, Tosuko landaren ahiekara, "Martiturri" landara, "horrela, Viviendas de Vizcayak ingurua urbanizatu ahal izan dezan".

Gehiago jakiteko, Unai Brea kazetariak eginiko erreportajea: "Zementuaren aurrean, aitzurrak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tosuko borroka
Getxoko Ibarbengoako aparkalekuaren "porrota" azpimarratu du GuNe kolektiboak

Plaza bakarra okupatuta, aparkalekuak dituen 304etatik. Horrela deskribatu du GuNe kolektiboak Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan eraiki duten Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko aparkalekuaren egoera, "irailaren 2an, lanorduetan". Idatzi ironiko batean,... [+]


Getxoko Ibarbengoako aparkalekua bezalako "makroproiektuei" aurre egiteko borrokan segituko dutela iragarri dute

Hiru urteko obren ondoren, ekainaren 15ean inauguratu zen Getxoko Ibarbengoako aparkalekura bizikleta-martxa egin zuten 60 pertsona inguruk, GuNe kolektiboak deituta. Protestaldi horretan, kotxeari begirako planak ez diren alternatibak egon badaudela aldarrikatu gura izan zuten,... [+]


"Tosuren Itxialdi Jaia" egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.


2019-08-13 | Topatu.eus
Tosuko borroka gogoratu dute Algortan

Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.


2018-09-04 | Hiruka .eus
"Tosutik Uribe kostara" jardunaldiek eskualdera zabalduko dute hirigintzaren eztabaida

Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez... [+]


Eguneraketa berriak daude