Torturaren ondorioei buruzko hitzaldia Donostian

  • Torturari buruzko hitzaldia egingo dute apirilaren 27an Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian, 12:00etan. Basque Lives Matter, #9ak Libre kanpainaren barruan antolatu dute.


2016ko apirilaren 25an - 18:05

Torturak Euskal Herrian izan duen eragina hartuko dute hizpide. Pako Etxeberria forentseak, Jon Mirena Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedratikoak eta Lorea Bilbao abokatu eta Torturaren Aurkako Taldeko kideak hartuko dute parte. Dinamizatzailea Eneko Compains EHUko irakaslea izango da, Ekin antolakundeko zuzendaritzako kide izatea egotzita epaituko dituzten bederatzi euskal herritarretako bat.

Maiatzaren 17an hasiko da haien aurkako epaiketa. Akusazioak 9 eta 15 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat. BasqueLivesMatter, #9akLibre lelopean jarri zuten abian informazio, salaketa eta mobilizazio kanpaina, “oinarrizko eskubide zibil eta politikoen defentsa eta edozein jarduera politikoren zilegitasuna aldarrikatzeko”.

Ekimenaren helburua da salatzea “Estatuaren inpunitate osoz”, Guardia Zibilak atxiloketa aldian egindako tortura “basatiak”, eta 2010ean hasitako “kondena” horrek eragindako ondorio psikosozial, ekonomiko, emozional eta humanoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude