Torturapeko testigantzengatik espetxean daudenen zigorrak baliogabetzeko eskatu du Kalera Kalerak

  • Torturaren aurkako egunaren harira zenbait ekitaldi antolatu ditu Kalera Kalera dinamikak. Otsailaren 13aren bueltan tortura sistematikoa izan dela gogoraraziko dute Oarsoaldean eta "korapilo hori askatu ezean normalizaziorik ez dela izango" nabarmendu dute. Torturapean ateratako deklarazioengatik espetxean daudenak askatzeko eskatu dute.


2018ko otsailaren 07an - 13:11

Juanra Rojo torturatu irundarrak egin du aurkezpena eta Oarsoaldeko beste torturatu batzuek lagundu diote. Minaz, sufrimenduaz eta inpunitateaz ari direla argi utzi nahi izan dute. "Urteak pasa dira torturatu gintuztenetik, bizipen horiek mingarriak baldin badira, are mingarriagoa da oraindik errekonozimendurik ez dugula. Gure oinazea onartu ere ez da egiten, existitu ez balitz bezala", salatu dute.

Torturatuek justizia behar dutela eta, bakean eta bizikidetzan oinarritutako herri bat eraikitzeko gatazkaren ondorio guztiei erreparatu behar zaiela uste dute. "Torturaren korapiloak askatu gabe jarraitzen duen artean ezingo dugu normalizaziorik izan. Ez gara mendeku gose: aitortzaz eta erreparazioaz ari gara. Aitortza behar dugu. Estatuko eta EAEko administrazioek behingoz onar dezatela herritarrak modu sistematikoan torturatu zituztela, publikoki esan dezatela. Hemen milaka lagun torturatu zituzten. Jaurlaritzaren enkarguz egindako txostenak 4.113 kasu egiaztatu ditu. Konplizitateak asko izan ziren horrek guztiak inpunitate osoa izateko".

Juanra Rojo, torturaren biktima, arduratu da irakurketa politikoa egiteaz. (Kalera Kalera)

Erreparazioa behar dutela adierazi dute. "Oinaze handia pairatu dugu. Horrek ondorio larriak ekarri dizkigu. Kaltea egina dago, bistan da, baina erreparazioak gure mina arintzen lagunduko du".

Alor honetan aurrerapausoak ematea posible ikusten dute. Lehenik eta behin, torturapean lortutako testigantzak jendea kartzelaratzeko erabili direnez, horiek baliogabetzea exigitzen dute. "Preso ugariren askatasuna ekarriko luke automatikoki, eta hainbat iheslariri ere etxera itzultzeko bide emango lioke".

Irunen ekitaldiak antolatu dituzte: Otsailaren 9an ostirala, Parisera martxa irtengo da, Iratxe Sorzabalen epaiketara. Otsailaren 13an hitzaldia antolatu dute Palmera-Monteron 19:30ean; eta otsailak 17an ekitaldia egingo dute Urdanibia plazan 13:00etan.

Tortura pairatu duten Oarsoaldeko herritar batzuek aurkeztu dute egitasmoa. (Kalera Kalera)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude