argia.eus
INPRIMATU
Eusko Jaurlaritzaren tortura txostena: kasuen %22 sexu indarkeria bidez izan dira
  • EHUko Kriminologiarako Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak eginiko txostenak 4.000 tortura kasu baino gehiago jaso ditu. Horien %22 sexu-indarkeria bidez eginikoak direla zehazten du ikerketak; bortxaketak kasuak barne. Behartuta larrugorritan jarri beharra, genitaletan golpeak, mespretxuzko irainak, ere jasan dute adierazi dute testiguek, besteak beste.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko abenduaren 21
Paco Etxeberria eta Jonan Fernandez. (Argazkia: Irekia)

Ikerketak jasotzen duenez, emakumeek tratu okerragoa jaso izan dute gizonekin alderatuz gero: inkomunikazio egoeran behartuta larrugorritan jarri beharra (%18), irain bidezko mespretxuak (%10), genitaletan kolpeak (%9), ukituak (%5)… Elektrodoen erabilera ere nabarmentzen dute txostenaren egileek, hala nola, genitaletan eta uzkian. 36 pertsonek salatu dute praktika hori.