Tortura gizartearen aurrean aitor dadin aldarrikatu zen Bilboko kaleetan

  • 3.000 lagunetik gora elkartu dira torturaren aurkako manifestazioan, Euskal Herrian 5.657 lagun torturatu dituztela salatu eta berriro gerta ez dadila eskatzeko.

Topatu.eus @topatu_eus
2017ko martxoaren 13a
3.000 bat pertsona bildu ziren Bilbon gizartearen aurrean torturak aitortzeko eskatuz. (Arg.: Topatu.eus)

Milaka lagun elkartu dira Bilbon torturaren aurka egindako manifestazioan, tartean, ehunka gazte. Euskal Herrian izandako 5.657 tortura kasuak salatzera atera dira kalera, eta berriro gerta ez dadin bermeak egon daitezela eskatzera.

Espainiako Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak egindako torturak daude horien artean. Ernai gazte antolakundeko gazteak manifestazioan izan dira, eta Mikel Urdangarin bozeramaileak salatu duenez, gertaturiko tortura kasu horiek guztiak ez dira bakanak: "Agintari politikoen oniritziz sistematikoki egindako basakeria dira". Erreparazioa, aitortza eta berriro gertatzeko bermeak izan daitezen torturarik gabeko herri libre bat eskatu dute.

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Tortura  |  Estatuen biktimak  |  Giza eskubideak

Tortura kanaletik interesatuko zaizu...
Altsasuko auzia epaituko duen Concepción Espejelek "Billy el Niño" babestu zuen

Ctxt hedabideko Cristina Fallarás kazetariak Concepción García Espejelek Billy el Niño torturatzailearekin izan dituen harremanak azaldu ditu. Altsasuko gazteen epaiketa zuzentzen duen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Epaimahai Penalaren presidentea da Espejel. Artikuluaren laburpena ekarri dugu ARGIAra.


Torturak onartzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiari

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak hiru puntuko mozio bat onartu zuten atzo Nafarroako Parlamentuan. Lehenengo puntuan Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatu zion torturatu duela onartzeko.


46 egun daramatza gose greban Celestino Córdova preso maputxeak

Celestino Córdova maputxeak 2018ko urtarrilaren 13an hasi zuen gose greba. Córdova “Machi”-a da, alegia, maputxeen “arbasoen autoritate espirituala”, eta Temuco hiriko kartzelan dago preso.


2018-02-27 | Erran .eus
Portu eta Sarasolaren tortura kasuaren epaiaz mozioa onartu du aho batez Lesakako Udalak

Tortura kasuak ikertzeko eta azaleratzeko beharra agertzeko eta tortura pairatu duten herritarrei elkartasuna eta babesa azaltzeko mozioa aurkeztu zuen Lesakako EH Bilduko udal taldeak otsailaren 23ko udal batzarrera eta ahobatez onartu zen, Geroa Bai eta EHBilduko zinegotzien botoekin. Herriko Etxearen ustez "aitzinera egin behar dugu behingoagatik giza eskubideen urraketa hau gelditu dadin eta urtetan torturatzaileek izan duten zigorgabetasuna bukatu dadin".


Altsasuko gazteak eta Nekane Txapartegiren auzia Amnesty Internationalen txostenean

Nazioarteko erakundeak urteko txostena kaleratu du eta Espainiako Estatuari dagokion atalean nabarmendu ditu segurtasun indarren gehiegikeriekin, informatzeko eta biltzeko askatasuna urratzearekin edo tortura salaketa eta estradizioekin zerikusia duten kasuak, askotan euskal herritarrei lotuak.


2018-02-21 | Berria egunkaria
Egunkaria-ren itxieraren 15. urteurrena
MULTIMEDIA - erreportajea

Hamabost urte bete dira Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Lander Garrok zuzenduriko bideo honetan gogoratu dute itxiera.


2018-02-21 | Hala Bedi
Tortura, zauri irekia
MULTIMEDIA - erreportajea

Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izan zen. Honen harira, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako belaunaldi ezberdinetako lau arabarren testigantzak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay eta Susana Atxaerandio. Horiekin batera, Ixone Legorburu psikologoak parte hartu du.

2017ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak torturaren inguruko txostena aurkeztu zuen. Ikerketa Paco Etxeberria auzitegi medikuak eta Laura... [+]


Torturaren aitortza eta erreparazioa galdegin dute Irunen larunbatean

Berrehundik gora lagun bildu ziren joan den larunbatean Irunen torturaren aurka Kalera Kalera dinamikak antolatu ekitaldi nazionalean. Torturaren aitortza, erreparazioa eta berriz ere gerta ez dadin bermeak galdegin dituzte.


Sánchez Corbí: Espainian heroi egin duten torturatzailea

Iragan iluna duen pertsona da Manuel Sánchez Corbí, bere burua behin eta berriz libratu duena mesede politikoei esker. Tortura kasuengatik kondenatua eta kargua betetzeko gaitasuna kenduta, José María Aznar Espainiako gobernuburuak indultua eman zion eta orain Guardia Zibil judizialeko (UCO) burua da. Erreportaje hau Kaosenlared.net-en argitaratu da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude