Jose Antonio Arana Martija joan den hilean hil zela-eta, Euskaltzaindian zituen bi karguak betetzeko izendapen berriak onartu zituen Euskaltzaindiaren osoko bilkurak joan den ostiralean. Hala, Joan Mari Torrealdai Jakin aldizkariko zuzendaria izango da Euskaltzaindiko bibliotekari akademiko eta Azkue Bibliotekako batzordeko buru. Miren Azkarate berriz, Argitalpen batzordeko kide izendatu dute.