argia.eus
INPRIMATU
Topaketa Feministak abenduaren 13an Ondarroan
  • Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak antolatu ditu Bilgune Feministak. Orain arteko lanaren eta etorkizuneko eztabaiden jarraipena bultzatu nahi dute, “Euskal Herriaren burujabetza feminista lortzeko bidean”.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 06a
Estrategia feministaren inguruan hausnartuko dute, “Jostorratzak dantzan ditugu!” lelopean.

Bilbon egindako aurkezpenean adierazi dutenez, estrategia feministaren inguruan hausnartuko dute abenduaren 13an, “Jostorratzak dantzan ditugu!” lelopean.

Orain arte 2002an definitutako plan estrategikoa izan du ardatz Bilgune Feministak, baina Euskal Herria, feminismoak eta patriarkatuaren formak aldatu direnez, euskal feminismoak ere egokitzeko beharra duela sentitu dute.

Hiru zutabe nagusi izango dituzte Topaketek: egungo krisi ekonomikoan patriarkatuaren eraginen inguruko identifikazioa egitea, Euskal Herriko burujabetza feminista aztertzea eta sare feminista indartzea eta kohesionatzea.

Webgune bat sortu dute topaketen inguruko albisteak biltzeko eta izena emateko www.2014topaketafeministak.net. Azaroaren 12an zabalduko da izenemateko epea.

Topaketen aurkezpen bideoa: