argia.eus
INPRIMATU
Tontxu Camposek LOE legea kritikatu du
2005eko azaroaren 18a
Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailburuak Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioaren lehen biltzarrean hartu zuen parte atzo (17). Aurkezpen ekitaldian salatu zuenez, gobernu sozialista prestatzen ari den Espainiako Hezkuntzarako Lege Organikoak (LOE) Eusko Jaurlaritzak hezkuntza alorrean dituen zenbait eskumen zapaltzen ditu. Biltzarrari dagokionez, EAEko hezkuntza sistema hobetzeko proposamenen txostena aurkeztu zuten. Horrez gain, baliabide publiko gehiago eta ikastetxeei autonomia handiagoa emateko eskatu zion Irakaskuntza Kooperatiben Federazioak Jaurlaritzari.