argia.eus
INPRIMATU
Tolosaldeko gazte auziperatuen alde manifestazioa eta kanpaldia iragarri dituzte Donostian
  • Uztailak 12 asteazkenean manifestazioa deitu dute Donostian Gazteak Kalera dimanikatik. Hurrengo goziean epaiketa izango denez Donostiako epaitegian, Boulevardean manifestazioa amaitutakoan antolatuko duten kanpaldian lo egin eta babesa ematera joateko dei egin dute.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko ekainaren 21
Gazteak Kalean plataforma sortu zuten "jazarpen polizialari" erantzuteko. (Argazkia: Ataria)

"Azken urtean Tolosako gazte mugimenduak jasandako errepresioa salatu eta horri aurre egiteko" sortutako plataforma da Gazteak Kalean. 2015etik hona zenbait gaztek jasotako espetxe zigor eskaera eta isunak salatzeko lanean ari dira.

Bi kasu dira nagusiak:

2015eko inauterietan, 15 urteko espetxe zigorra eta 38.000 euroko zigor ekonomikoa eskatu dute hiru gazteren aurka.

Tolosako Gazte Asanbladak eginiko eserialdian 50 gazte ingururi orotara 15.000 euro baino gehiagoko isuna jarri diete. Gazte horietatik biri hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera egin diete.

Asteartean amaitu zen bigarren kasu honen epaiketa. Uztailaren 13koa inauterietako hiru gazteen epaiketa da.

Gazteak Kalean plataformak zabaldu duen kartela.

Inauterietako istiluen inguruko dokumentala (Topatu.eus):

 

Ezpala Gaztetxearen aldeko eserialdiaren bideoa (Topatu.eus):