Tolosaldeko alkateak haserre Jaurlaritzako Osasun Sailak "bizkarra eman” dielako

  • Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Asuncion Klinika eta Tolosako osasun etxea bisitatu zituen atzo. Tolosaldeko Osasun Arreta osatzen duten 30 alkateen haserrea piztu du honek, Darponek “haiekin biltzeari uko egin” baitio.


2014ko otsailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Tolosaldeko Osasun Arreta osatzen duten kideak Jon Darponen Asuncion klinikako agerraldiari buruzko prentsaurrekoan (Arg: Ataria)

Osasun sailburuak hedabideen bidez iritsarazi die alkateei erantzuna. Eskualdeko udal ordezkariek adierazi dute “errespetu falta handia” dela eskualdera eginiko bisita “alkateekin biltzeko ez aprobetxatu” izana.

Darpon “gezurretan” ari dela gaineratu dute, eta Jaurlaritzako Osasun Sailak pribatizazioaren aldeko hautua egin duela. “Tolosaldeak argi eta ozen osasun publikoaren aldeko aldarria egin eta egun gutxira Darpon Asuncion klinikara hurbildu izana esanguratsua” dela uste dute Tolosaldeko Osasun Arretako kideek.

Manifestazioaren ondoren

Otsailaren 15ean egin zuten manifestazioa Tolosan, kalitatezko osasun publikoaren alde. Astelehenean berriz, Darpon Asuncion klinikara hurbildu zen. Aipatutako mobilizazioak osasun publikoaren “izen ona zikintzen” zuela adierazi zuen.

Alkateen ustez “adierazgarria” da Tolosaldean husten ari diren osasun etxeetan sartu-irten “azkarra” egin izana, eta Asuncion klinikan berriz bisita nagusia.

Bestalde, eskatu dute Jaurlaritzako Osasun Sailak urtero Tolosaldera zuzentzen dituen 20 milioi euroak nola erabiltzen diren erakuts dezala.

Lan-mahaia sortzeko eskaera

Osasungintzari buruzko lan taldea sortu dezan Darponi  “eskua luzatzen” diotela adierazi dute alkateek. Horren bidez egun eskualdean dagoen osasungintza zerbitzua aztertu nahi dute.

Alkateen esanetan “osasun etxeetara espezialitateen itzulera” izan beharko da mahaiaren lehen eztabaida.

Alkateek diote egoera ekonomikoaz jakitun direla, eta ez dutela ospitale publiko berri bat eskatzen, “dauden aukera desberdinak aztertzea” baizik.

Agerraldiaren bideoa jaso du Ataria.info-k:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunaren pribatizazioa
Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


2024-03-15 | Hala Bedi
Beñat (OPA): "Kalera irten behar gara gure eskubideak aldarrikatzeko"

Osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak izango dira larunbat honetan. Eguerdiko 12:00etan Gasteizen eta Bilbon, eta 17:00etan Donostian.


Lehen Mailako Arreta, "kolapsora" bidean

Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.


Osasungintza “guztiz publiko eta kalitatezkoa” aldarrikatu dute milaka lagunek kalean

Bilbo, Donostia eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte larunbatean, Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deituta.


Eguneraketa berriak daude