argia.eus
INPRIMATU
Tolosako ereserkia aurkeztuko dute bihar

2006ko irailaren 15

Tolosaren 750. urteurrena dela-eta, kontzertu berezia eskainiko du Tolosako Orfeoiak bihar (16) gaueko 22:30ean, Euskal Herria plazan. Ekitaldian Enrique Ugarte konpositoreak Tolosaren urteurrenerako bereziki sortu duen ereserkia aurkeztuko du Orfeoiak. Ereserkiaren hitzak berriz, Karlos Linazasoro idazlearenak dira. Lana jendaurrean aurkezteko, 750 ahots biltzeko asmoa du Tolosako Orfeoiak. Han izango dira Ainhoa Arteta soprano tolosarra eta Gorka Knorr eta Urko bakarlariak ere, artista gonbidatu gisa.